Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateak harreman sare sendoa du inguruko erakunde eta enpresekin, gure ikasleek laguntzarik onena izan dezaten lanbide mundurako bidean.
Zuzenbide Fakultateak praktiken sail bat du, ikasle bakoitzari aholku ematen diona eta erakunde jakin bat esleitzen diona, bere profil eta interesaren arabera.
Tailerrak, mintegiak eta foroak gure inguruko bulego eta enpresa garrantzitsuenetako profesionalekin.
Izaera solidarioko praktika juridikoak GKEetan eta gizarte erakundeetan.
Zuzenbide Fakultateko Ikasle Ohien Elkarteak hainbat abantaila eskaintzen ditu, hala nola enplegu-poltsa bat, prestakuntza ikastaroak eta ekitaldiak.