Gure helburua profesional kualifikatuak prestatzea da, gizartea aldatzearen eta hobetzearen alde lan egingo dutenak, eta saiatuko direnak ordena politiko, ekonomiko eta sozial bidezkoagoa eta gizatiarragoa eraikitzen. Horregatik egiten dugu gure ahalegina ikasleak pertsona aske, arduratsu eta kritikoak izan daitezen, zerbitzurako eta elkartasunerako jarrerarekin, besteekin errespetuz, bakerako hezita eta pertsonen duintasunarekin eta giza eskubideekin konprometituta.
1886-87 ikasturtean ekin genion gure ibilbide akademikoari eta, harrezkero, eskaintzen ditugun ikasketen kalitateari eta irakasleen eta ikasleen maila altuari esker, ospe sendoa lantzea eta areagotzea lortu dugu.
ELSA Zuzenbideko Ikasleen Europako Elkartearen siglak dira. Elkarte horrek ordezkaritza du tokiko talde gisa, bai Donostiako Campusean, bai Bilbokoan. Gradu eta ikastaro guztietako zuzenbideko ikasleen taldea da, eta ikasgeletan jasotzen duten prestakuntza juridikoa modu praktiko, dinamiko eta parte hartzailean osatzea du helburu.
Jarduerak bi arlotakoak izaten dira. Tokian tokiko jardueren artean, hitzaldiak, judizio simulatuak edo epaiketetara joatea antolatzen dute. Baina, ELSA eta beste elkarte batzuk bereizten dituena nazioarteko ikuspegia da, eta horrek aukera ematen die bazkideei nazioarteko praktikak egiteko, Europa osoan banatutako udako eskolak emateko edo nazioarteko erakundeetan behatzaile gisa parte hartzeko.
ELSAko kide izan nahi baduzu edo elkarteari buruzko informazio gehiago jaso nahi baduzu, webgunea kontsulta dezakezu edo helbide elektroniko honetara idatz dezakezu: deusto@es.elsa.org