Europako Unibertsitate Eremua kalitate, mugikortasun, aniztasun eta lehiakortasun oinarrien inguruan dago eratuta eta helburu estrategiko batzuk lortzera bideratuta. Hauek lirateke helburuok: erraz parekatu daitekeen titulazio sistema bat hartzea, kalitatea ziurtatzea, unibertsitateko ikasketak bi mailatan egituratzea (gradua eta graduondoa), eta Kredituen Transferentziarako Europako Sistema (ECTS kredituak) ezartzea.
Tituluak Kalitatea Kudeatzeko Sistema bat du, kontrola, berrikusketa eta etengabeko hobekuntza ziurtatzen dituena. Horrez gain, titulazioa ematen duen ikastegiak, edo Unibertsitateak, prozedura batzuk ditu kalitatea bermatzeko eta titulua onartzeko, kontrolatzeko, aldian behin berrikusteko eta hobetzeko; eta mekanismo formal batzuk eta informazioko mekanismo batzuk ditu ikasleei eta gizarteari zuzenduak, tituluaren eta berorren helburuen inguruan.
Sistema mantendu egiten da eta etengabe hobetzen ari da, Fakultatearen kalitate-politika eta plan estrategikoaren helburuak aplikatuz, interes taldeen gogobetetasuna neurtuz eta aztertuz, prozesuen emaitzak aztertuz, ikuskaritzen bidez eta Zentroko Kalitateko Batzordeak sistema berrikustearen bidez.
Kalitatea Kudeatzeko Sistemaren arduradunak dekanoa eta Zentroko Kalitateko Batzordea dira, Kalitateko Unitatearen laguntzarekin.
Deustuko Unibertsitateko Teologia Fakultateak Kalitatea Kudeatzeko Sistema bat du. Sistema horrek etengabeko hobekuntza prozesu bat du ezarrita, prozesuen adierazleak analizatu eta sistematika bat definituta.
Deustuko Unibertsitatearen helburu nagusietako bat unibertsitateko elkarteko interes talde guztien gogobetetzea lortzea da, eskaintzen dituen jarduera eta zerbitzuekiko.