Osasun Zientzien FakultateaMasterrak eta espezializazioak

Logo salud

Menua Cerrar explora esta sección Hamburguesa explora esta sección

Prestakuntzako eskaintza

Ikas ezazu Osasun Zientzien Fakultatean

Deustun osasuna faktore biologiko, fisiko, psikologiko eta sozialen konbinazio gisa ulertzen dugu.
Osasuna hazkundeari eta garapenari lotutako arlo gisa interesatzen zaizu, eta ez hainbeste patologiaren edo gaixotasunaren kontzeptuari lotuta? Zure ustez, guztiok dugu eginkizun garrantzitsua eta aktiboa gure osasuna eta ongizatea definitzeko orduan, gure bizitzako une guztietan? Nahi zenuke profesional gisa prestatu, denoi laguntzeko gure osasunaren ardura izan dezagun? Trebatu nahi duzu arlo horretako punta puntako metodologia berritzaileenekin?

Masterren eta titulazio bikoitzen eskaintza zabala

Zertan espezializatu nahi duzu?

Osasun Zientzien Fakultatea

Masterrak

null"

Deusto Orthodontic Programme

Ondoz ondoko bi master propiok osatutako programa bat da: Ortodontziako Master Klinikoak eta Ortodontzia eta Aurpegi-Hortzetako Ortopediako Masterrak. Prestakuntza osoa da, kasuen diagnostiko eta jarraipenetik hasi eta amaitu arte barnean hartzen dituena.

null"

Neuropsikologia Klinikoa

Prestakuntza aurreratua da, Neuropsikologiaren arloan arituko diren profesionalek behar dituzten ebaluazio eta esku hartze neuropsikologikoaren printzipioen barruko gaitasunak jasotzera zuzendua.

null"

Gizartean esku hartzearen Psikologia

Psikologiako titulazioa baduzu eta gizarte mailako aldaketarekin, justizia sustatzearekin eta egoerarik ahulenean dauden taldeen ongizatearekin konprometituta bazaude, hauxe duzu master egokia. 

null"

Osasun Psikologia Orokorra

Osasun Psikologia Orokorreko masterrak lanbidean aritzeko prestatzen zaitu eta Psikologian, osasun esparruan aritzeko trebatzen zaitu. Gainera, Psikologiako zentro bat zabaltzeko aurretiaz bete beharreko baldintza da.

null"

Osasun Psikologia Orokorra + Neuropsikologia Klinikoa

Egin psikologo lan, osasun esparruan eta bateratu Neuropsikologiako espezializazioa erantsita

null"

Osasun Psikologia Orokorra + Gizartean esku hartzearen Psikologia

Titulazio bikoitz honekin osasun esparruko psikologo lan egin ahal izango duzu eta Gizartean esku hartzearen Psikologiako espezializazioaz osatu.

null"

Osasun Psikologia Orokorra + Psikoterapia Sistemiko eta Erlazionala

Masterrak osasun esparruan jarduteko behar dituzun gaitasunak emango dizkizu, baita psikoterapia sistemiko eta erlazionalaren arloan aritzeko behar dituzun ezaupideak ere.

null"

Psikoterapia Sistemikoa eta Erlazionala

Psikoterapia Sistemikoa eta Erlazionala osasun mentalaren esparruko diziplina bat da, nahasmendu mentalak eta emozionalak diagnostikatzeko eta tratatzeko norbanakoaren harremanen testuingurua zein den kontuan hartzen duena.

null"

Talde Psikoterapia Analitikoa

Talde Psikoterapia Analitikoko Masterraren helburu nagusia ikasleak talde-analitikoko teknika aplikatzen trebatzea da hainbat esparrutan: osasunean, osasun mentalean, gizarte esku hartzean, hezkuntzan eta erakundeetan. 

null"

Psikoterapia Erlazional Integratiboa

Masterrak norbere buruarekiko harremanerako eta harreman terapeutiko bat sortzeko beharrezko jarrerak garatzeko gakoak eskaintzen ditu, arakatzean, sintonian eta inplikazioan oinarrituta.

Osasun Zientzien Fakultatea

Espezializazioak

null"

Errehabilitazio kardiopulmonar, metaboliko eta onkologikoko aditua

Prestakuntza oinarri sendoak ditu: ebidentzia zientifikoak zorrozki babestutako ikuspegiak, abangoardiako teknologien inplementazioa eta paziente bakoitzaren premia indibidualak zehatz-mehatz ulertzea.

 

null"

Eskuzko Fisioterapiako eta Min Muskuloeskeletikoaren Tratamenduko aditua

Aditu titulu honek prestakuntza sendoa ematen die fisioterapeutei aurrerapen horien inguruan, eta, aldi berean, lehendik dituzten tresnetan sakontzen du, hala nola arrazoibide klinikoan eta eredu-ezagutzan, eskuzko trebetasunean eta tratamenduko teknika berrietan.

null"

Jokabide terapia dialektikoan oinarritutako esku-hartze psikoterapeutikoei buruzko Aditua

Parte hartzaileek eguneroko praktika klinikoan ardaztutako ezagutzak jasoko dituzte, osasun mentaleko sareko asistentziako zentroetan praktikan jartzeko. 

null"

Mindfulnessean oinarritutako esku-hartze psikoterapeutikoei buruzko Aditua

Helburu nagusia mindfulnessean oinarritutako esku hartze psikoterapeutikoak praktika klinikoan garatzeko ikasleak trebatzea da, bereziki estresa murriztea ardatz duten esku hartzeak egiteko.

null"

Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Psikologiari buruzko Aditu

Deustuko Unibertsitateko Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Psikologiari buruzko Aditu programa ikasleek kirolari aplikatutako psikologiari buruzko ezagutza sendoaeskura dezaten diseinatuta dago.

 

null"

Psikoterapia Sistemiko eta Erlazionaleko Aditua: gainbegiratze klinikoa eta aurrerapen psikoterapeutikoak

Psikoterapia Sistemiko eta Erlazionaleko prestakuntza aurreratua da, Psikoterapia Sistemiko eta Erlazionaleko Unibertsitate Masterra edo baliokidea egin ondoren, Familiako psikoterapeuta edo Psikoterapian espezialista den Europsy Psikologo lanbideko akreditaziorako irizpideak bete nahi dituztenentzat.