Osasun Zientzien Fakultatean Psikologiako Doktoregoa eta Osasuna, Ongizatea eta Bioetika Doktoregoko programak daude.
Psikologiako Doktoregoko proposamenek hainbat sailetako ezagutza arloetan oinarritzen den kalitatezko ikerketa prestakuntzan jartzen dute arreta: Nortasuna, Ebaluazioa eta Tratamendu Psikologikoak, Oinarrizko Psikologia eta Gizarte Psikologia.
Osasuna, Ongizatea eta Bioetika Doktoregoak azpimarratzen du beharrezkoa dela osasuneko profesionalen gaitasun teknikoa eta gaitasun etikoa uztartzea.