Osasun Zientzien Fakultatea 2020an sortu zen. Bere jarduera Bilboko campusean eta Donostiako campusean dago kokatuta. Helburu nagusia da osasun arloko profesionalak prestatzea lau arlotan: psikologian, medikuntzan, erizaintzan eta fisioterapian. Horretarako, unibertsitateko graduen eskaintza du, bai eta graduondoko eta etengabeko prestakuntzako programak ere, espezializazioa eta gaitasun profesionalak zabaltzeko.
Gainera, Fakultateak apustu sendoa egiten du jakintza sortzeko ikerketaren bidez eta gizartera transferentzia egiteko. Doktorego programak eta ikertaldeak ditu, osasunaren eta ongizatearen arloan hainbat ildotan lan egiten dutenak.
Osasun Zientzien Fakultateak konpromiso argia du osasun arloko profesionalak ikuspegi humanistatik prestatzeko eta, horretarako, kalitate handiko irakasleak, instalazio aurreratuak eta metodologia berritzaileak ditu.