Enpresako praktiketan, unibertsitateko ikasleek enpresa edo erakunde batean lanak edo proiektuak egiten dituzte, lanbideko esperientzia lortzeko eta ikasketetan jasotako ezagutzak aplikatzeko . Enpresako praktikak derrigorrezkoak edo borondatezkoak izan daitezke, titulazioaren arabera, eta haien iraupena azken ikasturteetako lauhileko batera mugatzen da.
Ikasturte guztietan, gure 200 ikasle inguruk praktikak egiten dituzte enpresan, lankidetzan aritzen garen erakunderen batean. Praktikak enpresaren eta ikaslearen arteko harremanetarako tresna arinak dira, eta askotan lan-munduarekin duten lehen harremana izaten da.