Deustotech ikerketa aplikatuan aritzen den bikaintasun zientifikoko institutua da. Ezagutza, berrikuntza eta transferentzia teknologikoa sortzeko lekua. Gure jakintza-arloetan nazioarteko erreferentzia izan nahi dugu, eta zabalik gaude beti sortzen ari diren ikerketa-eremuetara.
Gainera, hezkuntza-bikaintasuneko institutu bat da, prestakuntza espezializatuan zentratua. Talentudun pertsonak erakarri eta atxikitzen ditugu, gizartearentzako, industriarentzako eta administrazioentzako proiektuetan parte har dezaten.