DeustoLearningLab-ek STEM gaiei (Science, Technology, Engineering, Mathematics) lotuta dauden irakaskuntza-ikaskuntzako gaitasun orokorrak eta berariazkoak ikertzen eta berritzen dihardu, jokoan oinarritutako ikaskuntzan, urrutiko esperimentazioan eta ikaskuntzaren analitikan oinarrituta. Azken hori taldeak garatzen dituen garapen guztiei eragiten dien zehar-lerro bat da. Helburua hau da: gazteek zelan garatzen duten pentsamendu konputazionala (Kodetu.org eta Make World proiektuak), gaitasun orokorren ebaluazioa (SCALA) eta fisikako (AAAS) eta elektrizitateko (AutoGame) berariazkoak aztertzea. Learning Analytics-en aplikazio ugarien artean, DeustoTech Learning-ek datuen analisia hartzen du ardatz ebaluazio formatiborako, irakasleari euskarria emateko eta ikasleari ikaskuntzaren inguruko feedbacka emateko.