Gaitasunetan oinarritutako prestakuntza Ikasleen berrikuntza, sormen eta ekintzailetzako trebetasunak sendotu nahi dituena. Bizitzan zeharreko prestakuntza.
Lanbide-munduari estuki lotutako irakasle-taldea dugu. Fakultateko irakasleen % 30 baino gehiagok enpresako lanarekin uztartzen du bere irakaskuntza jarduera, eta ingeniaritzako ikasgaien ikuspegi profesionala eta aplikatua ematen die bere eskolei.
DeustoTech, Deustuko Unibertsitateko teknologiako transferentzia eta ikerketarako zentroa da, Ingeniaritza Fakultateari lotua. Hemen, errendimendu akademiko handieneko ikasleek aukera dute enpresa proiektu errealetan parte hartzeko, ordaindutako beken bidez.
Deusto Moto Team-a (DMT) Ingeniaritza Fakultateko titulazio guztietako ikasleek osatzen dute, eta hainbat irakasleren laguntza du. Taldeak, ikasturtean zehar, motozikleta elektrikoa (DMT) eraikitzen lan egiten du.
Unibertsitate enpresa geletan, gure ikasleek inguruan erreferente diren enpresen bekak jasotzen dituzte. Irakasleekin eta enpresako profesionalekin batera lan eginez, proiektu pilotuak garatzen dituzte eta azken teknologiak esperimentatzen dituzte, gerora.
Gure helburua da zuk zeure buruari jartzen dizkiozun helmugak lortzea eta unibertsitateko ikastaldiari probetxurik handiena ateratzea. Deustun oso metodologia praktiko, dinamiko eta parte hartzailearen alde egiten dugu, goi mailako ezagutza praktikoak bermatzeko, ezinbestekoak baitira lanbideko garapenerako.
Deusto Motor Team-en partaide izatea aukera handia da hainbat ingeniaritza hurbiletik ezagutzeko eta teoria praktikan jartzeko.