INGENIARITZA FAKULTATEAInstalazioak

Logo ingenieria

Menua Cerrar explora esta sección Hamburguesa explora esta sección

Ingeniaritza Fakultatean 25 laborategi baino gehiago

Bisita birtuala

Fab Lab

Munduarekin konektatutako fabrikazio digitaleko laborategia 

Ezagutu fabrikazio digitaleko laborategia

FABLAB

Deusto FabLab produktu, zerbitzu eta esperientzia berriak diseinatzeko sormen, berrikuntza eta garapen zentroa da, Ingeniaritza Fakultatearen menpekoa, eta Industria Diseinuko Ingeniaritzako Gradu berriarekin lotura estua du.

FabLab bat, beraz, 3D inprimagailuz eta prototipatzeko beste teknologia batzuez osatutako fabrikazio digitaleko laborategi hutsa baino gehiago da. “FabLab” kontzeptu bat da berez. Sarea osatzen duten laborategi guztiek teknologia, jakintzak eta diseinuak partekatzen dituzte eta nazioarteko mugen bidez elkarlanean aritzen dira. Horrela, gure Deusto FabLab-en sartzen bagara, Bostonen, Amsterdamen, Bartzelonan edo Nairobin egindako objektu berak fabrikatzeko gai izan behar dugu. Horrek badu ondorio bat: FabLab baten funtsa lankidetzatik dator.

Deusto FabLab fabrikazio eta berrikuntzako 660 laborategi baino gehiago dituen mundu mailako sare baten parte da, fabrikazio digitaleko makinekin eta objektuak ekoizteko teknologiekin hornitua. MITen –Massachusetts Institute of Technology– proiektu gisa hasi ziren, eta diseinuaren, arkitekturaren, ingeniaritzaren, industriaren eta berrikuntza sozialaren mundu profesionaleko maila guztiei eragiten dien ekoizpen modu berri bat ikertzen duten pertsonen mundu mailako sare bihurtu dira.

FabLab baten funtsezko beste ezaugarrietako bat da sarbidea publikoa izatea, haren helburuetako bat adierazpen pertsonalerako eta asmakuntzarako tresnetarako sarbidea demokratizatzea baita. Gaur egun, Deusto FabLab Euskadin jardunean dagoen FabLab bakarra da eta, gainera, Deustuko Unibertsitateko Bilboko Campusean dago kokatuta. Campus horrek diziplina desberdinetako (Ingeniaritzak, Zuzenbidea, EAZ, Hezkuntza…) 8000 ikasle eta 1.200 langile baino gehiago biltzen ditu. Horrela bada, Deusto FabLab ikerketaren bultzatzaile dela esan dezakegu, metodologia berriak praktikan jartzeko eta ideia eta lan-eredu berriak garatzeko motorra.

FabAcademy MITeko Neil Gershenfeldek zuzendutako Fabrikazio Digitaleko Programa bat da, ikasleari fabrikazio digitalean ezagutza aurreratua ematen diona. Ikastaro hau esperientzia azkar eta praktikoa da. Ikasleek proiektu berri bat garatzen dute astero, FabLaben dauden eta partekatzen diren teknologiak erabiliz. FabAcademy-k bost hilabeteko konpromisoa eskatzen du ikasleen aldetik, urtarriletik ekainera, eta FabLaben modu presentzialean ordu praktiko asko. MITetik transmititutako eskola globalak asteazkenero egingo dira, 9:00etatik 12:00etara EST, eta astean gutxienez 30 lanordu beharko dituzte ikasleek.

DEUSTO FabLabek FabAcademy programan parte hartzen du 2016tik. Programa honi buruzko informazio gehiago www.fabacademy.org  webgunean kontsulta dezakezu. Izena emateko, mezu elektroniko bat bidal diezagukezu fablab@deusto.es helbidera.

DFLn (Deusto FabLab) egiten diren proiektuen faktore komuna Diseinu Industriala da, alderdi eta aplikazio guztietan. Deusto Fab Lab Design Thinking prozesu iteratiboaren atal moduan sortzen diren ideiak garatzeko, prototipatzeko eta egiaztatzeko lekutzat jotzen dugu.

DFLn garatzen diren proiektuak hiru ildotakoak dira:

1. Industria Diseinuko Ingeniaritzako Graduko ikasleen lanak, beren prestakuntzaren berezko irakasgaien edo horretarako antolatzen diren tailerren zati gisa.

2. Deustuko Unibertsitateko ikertzaileek enpresa, instituzio edo erakundeentzat garatutako proiektuak, DFLko taldearekin lankidetzan.

3. Deustuko Unibertsitatetik kanpoko enpresek, erakundeek, organismoek edo partikularrek garatutako proiektuak, DFLko taldearekin lankidetzan.

Kasu guztietan, DFLn egiten diren proiektuak eta ikerketak aldez aurretik aurkeztu behar zaizkie DFLko koordinatzaileei, bideragarriak diren ebaluatzeko. Horretarako fablab@deusto.es helbidera idatzi behar da.

Deusto FabLabek Material ConnexionEkodiseinu gela/Ihobe eta Fab Labs/MIT sarearen laguntza du.

Kontaktua: fablab@deusto.es 

null

Babesleak

Deusto FabLab

FABRIKAZIO DIGITALEKO LABORATEGIA

KONTAKTUA

null

Ingeniaritza Fakultatea

944 139 064