Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak, Ihobek, eta Deustuko Unibertsitateak Gradu Amaierako Proiektuei (GAP) eta Master Amaierako Proiektuei (MAP) zuzendutako Ekodiseinu eta Ekonomia Zirkularreko Sariaren deialdia egiten dute, unibertsitatearen esparruan egindako lan horien balioa eta Euskal Autonomia Erkidego osoan Ekonomia Zirkularrari egiten dioten ekarpena sustatzeko eta aitortzeko.
Sariek bi kategoria izango dituzte:
- Gradu amaierako proiekturik onenaren saria: Kategoria honetan GAPak bakarrik aurkeztu ahal izango dira, eta 1.000 euroko zuzkidura izango du, legez ezarritako atxikipenak kenduta.
- Master amaierako proiekturik onenaren saria: Kategoria honetan MAPak bakarrik aurkeztu ahal izango dira, eta 1.000 euroko zuzkidura izango du, legez ezarritako atxikipenak kenduta.
Sariak eman gabe utzi ahal izango dira, baldin eta hautagairik ez badago edo aurkeztutako hautagaietako batek ere ez badu puntuazio maximoaren % 60 lortzen.