Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateak, Deustuko Unibertsitatearen proiektuarekin bat etorriz, Justiziaren aldeko borrokan eta giza garapen orekatuan lagun dezakeen ezagutzara bideratzen du ikerketa-lana. Horrek baldintzatu egiten ditu, ez bakarrik ikerketaren xede diren gai-esparruak, baita hurbilketa metodologiak eta haren helburuak ere. Era berean, neurri handi batean, Fakultateko lehentasunezko ikerketa-ildoek lotura zuzena dute eskainitako titulazioen maparekin, Graduko ikasketetatik hasi eta Doktoregoko ikasketetaraino, eta horrela egituratzen dira gaur egun gure langile akademikoen ikerketa lanaren gai edo esparruak.