DeustoBide - Herritartasun Eskola pertsona guztientzako hezkuntza-espazio irekia da, haien adina, titulazioa edo aurretiko prestakuntza edozein dela ere, eta gure ingurunetik sortzen diren galderei erantzuteko interesak bultzatuta sortua da. 2023an, DeustoBidek bere 30. urteurrena ospatu zuen eta, horrela, espazio aitzindari eta erreferentziazko bihurtu zen helduen prestakuntza programak eskaintzeko, ikasleen gozamenera eta garapen pertsonalera bideratuta.
2022-2023 ikasturtetik aurrera, DeustoBide, La Caixa Fundazioaren laguntzarekin, Kultur Aisia Unibertsitatean Donostian programa eskaintzen hasi zen, arratsaldeko ordutegian.
DeustoBideren ikastaroen helburua da elkartruke sozialak sustatzea, eta herritarren zentzu kritiko eta parte hartzailea bultzatzea bizikidetza solidarioa eraikitzeko.
2025eko irailean, DeustoBidek "Kultura eta Gizarteko Titulua" izeneko programa berriari emango dio hasiera. Programa horren helburua diziplina ugariko unibertsitate prestakuntza eskaintzea da, ikasleek egungo mundua hobeto ulertzeko tresnak eskura ditzaten. Prestatzen jarraitzeko kezka duten eta unibertsitateko esperientzia bizi edo berriro bizi nahi duten helduei zuzenduta dago, ikasten jarraitzeak ematen duen gozamena ardatz hartuta.
Gure informazio jardunaldietan parte hartzera gonbidatzen zaitugu, gure eskaintza bertatik bertara ezagutu dezazun.