Bere misioarekin bat, Deusto Business Schoolek Ekonomiaren eta Enpresen Zuzendaritzaren eremuari lotutako ezagutza berria sortzearen aldeko apustua egiten du, gizartea eraldatzeko eta mundu jasangarriagoa, bidezkoagoa eta inklusiboagoa lortzeko. Ondorioz, transferentzia-jarduerak funtsezko elementu osagarriak dira ezagutza horrek enpresa, gizarte eta erakunde sarean eragin positiboa izango duela bermatzeko.
Deusto Business Schoolen egiten den ikerketa hiru ezagutza-eremu handiren inguruan biltzen da. Fakultatean aitortutako hiru taldeetako bakoitzak jorratzen du eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak “A” mailako kanpo-onarpena ematen die.