Deusto Business SchoolEzagutza transferentzia

Logo dbs

Menua Cerrar explora esta sección Hamburguesa explora esta sección

Jakintzaren transferentzia

Konpromisoa dugu enpresek, administrazio publikoek eta irabazi asmorik gabeko erakundeek (GKEek) behar duten aliatu estrategiko gisa finkatzeko, ezagutza transferitzeko jarduera bizia garatzen dugu, dela proiektu, azterlan, argitalpen gisa, dela dibulgazio zientifiko teknikoko jardueren antolaketan (kongresuak, mintegiak, jardunaldiak, etab.).

Jarduera honek hiru espezializazio eremu nagusi hartzen ditu: ekonomia, kudeaketa eta lidergoa. Horiek guztiak lantzen dira arlo funtzional desberdinetatik, hala nola marketina, berrikuntza, finantzak, pertsonen kudeaketa, jasangarritasuna edo berdintasuna.

Halaber, esperientzia handia dugu politika publikoak ebaluatzen eta diseinatzen, bereziki berrikuntzaren, osasun kudeaketaren eta lehiakortasunaren arloetan.

Informazio gehiago

Virginia Gómez Sierra
Ezagutza Transferentziako zuzendaria
Executive Education
+34 944 139 000 (ext. 3193)
transferencia.dbs@deusto.es

Metodologia

1

Beharrak identifikatzea eta helburuak, epea eta aurrekontu erabilgarria definitzea. 

2

Proposatutako helburuak betetzeko ekipo, metodologia, zeregin, egutegi, aurrekontu, erreferentzia eta abar egokienak antolatzea.

3

Adostutako baldintzak garatzea, kalitate eta konpromiso aldetik kudeaketa zorrotza eginez.

Proiektuen tipologiak

  • Laguntza estrategikoa

  • Idazkaritza teknikoa parte-hartze prozesuetan

  • Politika publikoen ebaluazioa

  • Berrikuntza eta lehiakortasun planak

  • Ekonomia eta Gizarte Behatokiak

  • Argitalpen zientifikoak edo dibulgatiboak

  • Jardunaldiak, mintegiak, biltzarrak

  • Think Tanks

  • Txostenak, azterketak eta diagnostikoak egitea

  • Joerak eta aurreikuspenak

  • Osasun sistemen kudeaketa

  • Talentuaren kudeaketa, aniztasuna, berdintasuna

Informazio gehiago

Ezagutza transferentziako zuzendaria

Virginia Gómez Sierra
virginia.gomez@deusto.es
944 139 000 (ext. 3193)