Deusto Business SchoolGraduak eta gradu bikoitzak

Logo dbs

Menua Cerrar explora esta sección Hamburguesa explora esta sección

Enpresa prestakuntza sendoa eta balioaniztuna

Deusto Business Schoolek goitik beherako prestakuntza eskaintzen dizu, zuzendaritzako trebetasunak eta gaitasunak garatzeko, jasangarritasun, erantzukizun eta lanbideko etikako balioekin loturik.

Gainera, enpresa inguruaren beharrizanetara egokitutako prestakuntza jasoko duzu, hainbat sektoretako enpresekin dugun lotura sendoari esker.

Gure konpromisoa da profesional arduratsuak prestatzea, testuinguru globalean enpresa proiektu jasangarriak sustatzeko eta lideratzeko gai direnak.

Kontaktua

Deusto Business School

Bilboko campusa
944 139 443
grados.dbs.bilbao@deusto.es

Donostiako campusa
943 326 314
grados.dbs.ss@deusto.es

Ezagutu gure Graduak

null"

Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza (EAZ)

Bilboko campusa / Donostiako campusa

Enpresaren arlo desberdinak ezagutu eta kudeatzen ikasi nahi duzu? Ezagutu nola funtzionatzen duten finantzek, nola egiten den marketineko kanpaina bat, enpresako plan estrategiko bat edo nolakoa den pertsonen kudeaketa. Prestatu zaitez enpresa eta sektore desberdinetan ardurak hartzeko.

null"

ENPRESEN ADMINISTRAZIOA ETA ZUZENDARITZA (EAZ) | %100 ingelesez

Bilboko campusa /  Donostiako campusa

EAZ gradua osorik ingelesez egin ahal izango duzu. Sendotu ingelesa negozio-ingurune profesional bateko lan-tresna gisa, eta gozatu ikasgelako kultura-aniztasunaren abantailez.

 

null"

EAZ + Enpresen Adimen Digitala

Bilboko campusa / Donostiako campusa

Osatu EAZeko gradua marketin digitaleko, finantza digitalen eta machine learning ezagutzekin. Negozio aukera berriak sortzen ikasiko duzu, tresna digitalen bidez eta gaitasun analitikoa ere garatuko duzu, enpresan erabakiak hartzeko orduan hobetzeko.

null"

EAZ + International Management Skills

Donostiako campusa

Garatu komunikatzeko trebetasunak, negoziatzeko teknikak eta gaitasunak, nazioarteko erakundeetan lan egiteko. Titulu propio hau ingelesez eskaintzen da eta bigarren hizkuntza batean murgiltzen zaitu (frantsesa, alemana edo txinera), eta ikasturte osoko nazioarteko egonaldi bat egiten da.

null"

EAZ + Berrikuntza eta Ekintzailetza

Donostiako campusa

Ekimena, sormena, lidergoa… EAZ eta titulu propio hau egiten badituzu, jokabide berritzaile eta ekintzaileetan trebatuko zara eta gai izango zara negozio aukerak identifikatu, bilatu eta sortzeko lanean zauden tokian zaudela.

null"

Deusto Finance Programme (EAZ + Financial Analyst Basics)

Bilboko campusa

Gustuko dituzu matematika eta datuen analisia? Finantza sektoreko merkatuak eta eragileak interesatzen zaizkizu? Ezagutu zer gakok arautzen dituzten finantzak eta nola garatu era arduratsuan, mundu bidezkoagoa eraikitzen laguntzeko.  

Desagertzear dauden titulazioak

null

EAZ + Ingurune Digitalen Zuzendaritza

Bilboko Campusa

2023-2024 ikasturtera arteko informazioa

Informazio gehiago

null

EAZ + International Management Skills | Digital Business Skills | Berrikuntza eta Ekintzailetza

Donostiako Campusa

2023-2024 ikasturtera arteko informazioa

Informazio gehiago

Deusto Business School

Zenbakiak berme

% 94enplegu-tasa (2022ko promozioa, amaitu eta 3 hilabetera)

100urte baino gehiago profesionalak prestatzen

% 3Munduko negozio eskola onenetakoa (Shanghaiko rankinga, 2021)

500Enpresa laguntzaile baino gehiago

Ekimena eta balioak dituzten ikasleak

Ikasleen elkarteak

Herrialdeko Burtsako klubik zaharrena eta handiena da eta kideek 70.000 € inguruko benetako ondarea kudeatzen dute. Inbertsio jarduerak zer esan nahi duen esperimentatuko duzu, burtsaren kotizazioen, enpresen eta sektoreen bilakaeraren jarraipena eginik.

deustoinvestmentclub.com

Lagunarte irabazi asmorik gabeko erakunde bat da, boluntariotza ekimenak sustatzen dituena eta desberdintasunari, garapenari eta gizarte eraginari buruzko eztabaida sortu nahi duena. Bizkaiko GKEekin lan egiten dute: Elikagaien Bankuarekin edo Cáritasekin, esaterako. 

asociacionlagunarte.com

TEDxUDeusto Deustuko Unibertsitateko ikasleek era independentean antolatzen duten ekitaldi bat da. Gure inguruko mundua aldatu dezaketen ideia berriak sortzea eta partekatzea da helburua. Ikasleak arduratzen dira gaiak aukeratzeaz, hizlariak aukeratzeaz, publizitatearen diseinua egiteaz…

tedxudeusto.com 

Helburu nagusia aholkularitzaren mundua ikasleei hurbiltzea da. Prestakuntzaren eta lehiaketen bitartez, ikasleek ikasketetan zehar jaso dituzten ezagutzak praktikan jarri ditzaten nahi du Klubak, business games edo negozioetako jokoak ebatziz.

@deustoconsultingclub

Irabazi asmorik gabeko nazioarteko erakundea da, ikasleei boluntariotza eta praktikak enpresetan eta Startup-etan egiteko 126 herrialde baino gehiagotan eskaintzen dizkiena.

aiesec.org

Liburumerke liburuen eta apunteen trukea kudeatzen duen fakultateko maila eta graduen arteko ikasleen elkarte bat da

liburumerke.wixsite.com/liburumerke

Irabazi asmorik gabeko erakunde bat da, 30 urte baino gehiago dituena, gure ikasleek osatu, kudeatu eta zuzentzen dutena. Gelan jasotako ezagutzak praktikan jartzeko, hainbat zerbitzu eskaintzen dizkiete enpresa txiki eta ertainei, batez ere, aholkularitza proiektuak.

esmejunior.com

Zuzenbideko Ikasleen Europako Elkartea dago ELSA siglen atzean. Ikasle talde honek geletan jasotzen den prestakuntza juridikoa era praktiko eta dinamikoan osatu nahi du. Hitzaldiak, epaiketen simulazioak, epaiketak ikustera joatea eta beste jarduera batzuk antolatzen dituzte.

elsadeusto.es

null

Lehenengo pertsonan

ADE+DED

La verdad que mi clase me encanta. Hay ambiente de estudio y mucho compañerismo, lo que se agradece mucho a la hora de estudiar o realizar trabajos en grupo.

Sofía Conde

Buen ambiente en clase

Irakasle hurbilak

Balio handia ematen diot irakasleak hurbilak izateari, laguntzeko beti prest izateari. Behar duzunerako tutore batengana jotzeko aukera izatea ere laguntza handia da.

Maider Dorronsoro

Irakasle hurbilak

ADE+FAB

Lo que más valoro de Deusto es cómo nos acerca al mundo profesional. Además, pertenezco al Club de Inversión, que me permite conocer gente nueva y aprender sobre el mundo de las inversiones.

Jon Iriondo

Asociaciones de estudiantes

ADE+ITI

Hemos realizado varios seminarios con empresas como Fineco o Idom, lo cual nos han permitido descubrir cómo y con qué herramientas trabajan en su día a día.

Triana Anasagasti

Contacto con empresas

Trukea Shangain

Graduko azken urtea Shangain eman ahal izatea aukera ikaragarria izan zen. Zure konfort gunetik irteten zara, esperientzia ahaztezin pila bizitzeko.

Kepa Gómez

Esperientzia ahaztezinak