Enpresa eta Lurralde Lehiakortasun, Berrikuntza eta Jasangarritasuneko doktorego programa “Aristos Campus Mundus 2015” ekimenaren barruan sortu zen, gizarte ekimeneko hiru unibertsitateren (Deustuko Unibertsitatea, Comillaseko Unibertsitate Pontifikala eta Ramon Llull Unibertsitatea) agregazio estrategikoaren fruitu gisa.
Enpresen eta lurraldeen lehiakortasunean eragiten duten faktoreetan sakondu ahal izango duzu. Aparteko eran azpimarratzen da berrikuntza, lehiakortasuneko eta jasangarritasuneko faktore kritiko gisa, etorkizuneko belaunaldien ongizatea bermatzeko funtsezko elementu gisa. Horretarako, programak ikerketaren metodologiako prestakuntza sendoa eta zorrotza ematen du.
Enpresen eta lurraldeen lehiakortasuna antolatzeko irtenbideak bilatzeak, finantza baliabideak ez ezik, ikerketa eta berrikuntzako gaitasunak ere eskatzen ditu, baita ikerketa eta berrikuntza hori kudeatzekoak ere, horrela finantza baliabide horiek lehiakortasun jasangarriari eutsi ahal izan diezaioten.
Email: dirs@deusto.es
Telefonoa: 944 139 096 Ext: 2296 / 2376
Iñaki Peña
ipena@deusto.es