Deusto Business School-en prestakuntzaren bidez emakumeen ibilbide profesionala sustatu nahi dugu, bai eta haien erakunde eta enpresetako eraldaketa eragile gisa ikusgarritasuna eman ere.
Horregatik, Emakumeak eta Lidergo Sariaren V edizioa jarri dugu abian, arrazoi hauengatik:
► Zure asmo profesionalak betetzen eta zure erakundean izan dezakezun lekua ezagutzen lagundu nahi dizugu.
► Zuen lidergoa eta beste emakume batzuena sustatzeko palanka izan nahi dugu, kalitatezko prestakuntzarako sarbidea bultzatuz.
► Emakumeak beren enpresetan eraldaketa eragile bilakatzen laguntzen duten lankidetza-sareak sustatu nahi ditugu.