Logo dbs

Menua Cerrar explora esta sección Hamburguesa explora esta sección

Álvaro de la Rica

Ongi etorri!

1916tik gure konpromisoari eusten diogu eta prestakuntza oso, integral eta praktikoaren aldeko apustua mantentzen dugu.

Álvaro de la Rica Deusto Business Schooleko Dekanoa

Gure misioa

null

Gure misioa

Beste eragile batzuekin elkarlanean, mundu oparoagoa, zuzenagoa eta inklusiboagoa eraikitzen laguntzea, gizartearen eta erakundeen erronka nagusiei erantzunez, ingurune globalean enpresa proiektu iraunkorrak sustatuko eta gidatuko dituzten profesionalei prestakuntza eskainiz eta haien bidelagun izanik, eta diziplina arteko jakintza sortuz.

Gure balioak

Deusto Business Schoolen balioak, Jesusen Lagundiaren tradizioan inspiratuak, hauek dira:

null

Bikaintasuna

Kalitate gorena bilatzea gure lanean. Gure jarduera zehaztasunez eta gaitasun teknikoz gauzatzea, baina baita giza kalitate handiz ere. Daukagun onena ematea eta urrunago joatea beti. Aurrera egitea eta hobetzea.

null

Integritatea

Zintzoak izatea gure zereginetan eta besteekiko harremanetan. Hartu behar dituzten erabaki ugarien inplikazio etikoez jabeturik lan egiten dute, zuzentasunez eta erantzukizunez, denen onura lortzeko, bereziki, gizartean egoerarik ahulenean dauden behartsuena.

null

Elkarrekin

Onartzea beste batzuekin batera lan egin beharra dagoela eta horrek aparteko balioa duela, denok aurrean ditugun erronkei aurre egiteko. Interes indibidual hutsak gainditzeko gai izatea interes kolektiboen alde lan egiteko. Taldean lan egitea proiektu partekatua garatzeko, zeinetan osotasuna zatien batura baino gehiago den.

null

Irekiak

Berriarekin, ezberdinekin, munduarekin zabala izan. Aintzat hartzea nolako aberastasuna ekar diezagukeen guregandik ezberdina denak: beste herrialde batzuetakoak, beste kultura batzuk, beste erlijioak; ideia berriak, gure sinesmenak zalantzan jartzen dituzten ikuspuntuak. Gaitasuna izatea gu bezalakoak ez direnekin enpatizatzeko, errespetatzeko, baloratzeko, hitz egiteko, partekatzeko, elkarbizitzeko eta lan egiteko.

null

Ausardia

Errealitateari modu kritikoan begiratu, erronkak eta aukerak identifikatuz; oraindik konpondu gabeko arazoak gainditzeko irtenbideak proposatzeko gai izatea; ideiatik ekintzara joateko borondateak gehitzeko; aldaketa errealitate bihurtzeko balio partekatua sortuz.

2016an 100 urteko historia ospatu genuen

Bilboko campusean 1916an sortu zenetik.

Ezagutu DEUSTU BUSINESS SCHOOLEN HISTORIA

Alumni DBA

7.000 ikasle ohi baino gehiago

null

Alumni DBA

7.000 ikasle ohi baino gehiago

Ikasle ohien elkartean 7.000 kide baino gehiago daude eta proiekzio handia du Espainiako enpresa sarean. Ibex 35eko enpresen % 20 inguruan Deustuko Unibertsitateko alumniek parte hartzen dute erantzukizun handiko lanpostuetan

Sartu Deusto Business Alumniren webgunera

Partner estrategikoak