1916tik 1986ra
1916 | Lehen ikastaroen inaugurazioa Deustuko Unibertsitate Komertzialean (Bilbao).
1922 | Deustuko Unibertsitateko Ekonomiako Lizentziatuen Elkartearen sorrera, Espainiako karrera honetako lehen lizentziadunen ekimena.
1956 | Donostian ESTE sortu zen, Enpresa Teknikarien Goi Eskola.
1963 | EZNIren sorrera (Enpresen Zuzendaritzako Nazioarteko Institutua), Deustuko Unibertsitate Komertzialari (La Comercial) lotua eta graduondoko prestakuntza exekutiboari eskainia.
1967 | EZNIko Graduatuen Elkartearen sorrera.
1971 | La Comercial Deustuko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultate bihurtu zen. Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako masterra eman zen lehen aldiz ESTEn, eta Espainiako hirugarren MBA zaharrena bihurtu zen.
1973 | Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak La Comercialeko titulua homologatu zuen. Egiaztapen hori lortu zuen Espainiako lehen unibertsitate pribatua da
1979 | ESTE Deustuko Unibertsitatean sartu zen, Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultate gisa.
1982 | ESTEk atzerriko unibertsitateekin ikasleak trukatzeko Nazioarteko Programa hasi zuen.
1984 | Bernaola Fundazioa eratu zen, mintegien, programen eta prestakuntza-proiektuen bidez irakasleen eta ikasleen prestakuntza hobetzeko bekak emateko.
1986 | Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak ESTEk ematen zituen tituluak homologatu zituen. ESTEn emandako Ekonomia eta Enpresa Zientzietako doktorego programaren inaugurazioa.