Berrikuntzan erreferente izateko beti egin dugu lan Deustuko Unibertsitatean, gure ikasleen beharrei hobeto moldatzen diren aukerak eskainiz.
Izan ere, horregatik, azken urte hauetan online prestakuntzagatik egin dugu apustu eta gure hezkuntza eskaintzan barneratu dugu. Deustun gure ikastaro presentzialak duten kalitatea berdina eskaintzea ahalbideratzen duen hezkuntza eredu propioa garatu dugu, baina denbora eta espazioaren mugak gaindituz.
Online prestakuntza geldiezinak diren profesionalentzako da batez ere egokia, merkatuaren beharrei eta profil profesional berrien eskaerei erantzuna emateko eta ikasten jarraitu nahi dutenentzako.
Online ikasteak zure erritmora moldatzea ahalbideratuko dizu, nahi duzun une eta tokian ikastea posible eginez, gure kalitatezko ikasketek eskatzen duten exijentzia bermatuz.
Zure ikaste prozesuan zehar, teknologien inguruan izan ditzakezun zalantzak edo arazoak konpontzen lagunduko dizun zerbitzua da Aula TIC.
Zu laguntzeko eta informatzeko pentsatutako zerbitzuak dira: Orientazio zerbitzua, ikasleen defendatzailea, gizarte ekintza eta inklusioa, osasuna, ostatua eta harrera, praktikak eta enplegua, etab.
Lan taldeak, ekintza solidarioak, hitzaldiak eta tailerrak, ekitaldiak, lehiaketak etab. Guztiak egingo dute komunitate baten parte sentitzea, dena ikastea izan ez dadin.
Informazio gehiago eta ikasle bezala dituzun beste errekurtso batzuk. Erabilgarriak izan daitezken erreminten laburpena, informazio praktikoa ikastaro erdipresentzialeko ikaslea bazara, errekurtso ezberdinak erabiltzeko aukera, etab.
01
Mugitzeko beharrik gabe, ikasteko aukera izango duzu. Zure beharretara moldatzen gara, edozein tokitik eta edozein gailuren bitartez.
02
Ikasteak beti kudeaketa eta esfortsua eskatzen badu ere, modalitate honetan autonomia handiagoa izango duzu zure ikaste denborak antolatzeko eta familia eta lan konpromesuak uztartzeko.
03
Ikaslearen rol aktiboan arreta jarriz diseinatu da ikastaroa (eduki digitalak, kasu praktikoak, saio sinkrono eta asinkronoak, etengabeko ebaluazioa, elkarlana, bana-banako jarraipenak). Formatuetan, errekurtsoetan eta irakasteko metodologietan berrikuntza.
04
Ikasi eta elkarlanean arituko zaren online plataforman beste ikasle eta irakasleekin komunikatzeko aukera izango duzu, era erraz batean, gure erramienta teknologikoei esker. Aurrez aurre kontatzea zaila izango litzatekeen munduko edozein lekutako irakasle adituak gertu izateko aukera izango duzu.
05
Zugandik gertu gaude. Ikasketa prozesu guztian zehar irakasleak eta tutoreak izango dituzu gidaritza eta laguntza eskaintzeko prest, zure esperientzia ezinhobea izan dadin eta ahalik eta probetxu gehien ateratzeko. Tutoreekin bideokonferentzia, foru eta mezuen bitartez egongo zara kontaktuan. Online bilerak, zuzeneko klaseak, tutoretza saioak, etab. egiteko aukera izango duzu.
06
Zure bidean teknologia oztopoa izan ez dadin, behar duzun laguntzan guztia izango duzu.
07
Lan munduan garrantzitsuak diren gaitasunak landu ahal izango dituzu online prestakuntzaren bitartez: autorregulazioa eta autodiziplina, komunikazioa eta talde lana online, denboraren ardura eta gestioa, kulturartekotasuna, etab.
Una creciente oferta de estudios que responde a las demandas del mercado. Impartida por profesorado experto y de prestigio.