Deustu Online modalitateaDeustuko Unibertsitatea

Deustuko online hezkuntza eredua

Deustuko esperientzia online ere bai

Deustuko Unibertsitatean online ikasteak aukera emango die ikasleei ikaskuntza eurei ondoen egokitzen zaien orduetan kudeatzeko, nahi duten tokitik, eta kalitatezko prestakuntzak dituen eskakizunak murriztu gabe.

Deustuko Unibertsitatearen online prestakuntza eredua arreta handiz diseinatu da ikasleen trebetasunen ikaskuntza eta garapena bermatzeko. DUkomarko pedagogikoan eta DUko hezkuntza ereduan (MFUD). Prestakuntza presentzialerako dagoen eredu bera da (MAUD), baina sareko inguruneak eskaintzen dituen aukerak aprobetxatuz.

null

ARRETA PERTSONALIZATUA

Gure lehentasuna ikasleak bidelagun sentitzea da. Harreman estua eta etengabea irakasleekin eta gradu osoan zehar modu pertsonalizatuan aholkatu eta gidatuko zaituen laguntzaile batekin.

null

Ikaskuntza aplikatua

Lantzen dena praktikan jartzea ahalbidetzen duten kasu eta egoera aplikatuetatik abiatuta. Ikasleei euren ibilbide profesionala hasieratik hobetzen lagunduko dien eredua da.

null

Kalitatea

Bere kalitateagatik eta tradizioagatik aitortutako eta nazioartean saritutako Irakaskuntza-Ikaskuntza Eredu propioan oinarrituta dago. Internet bidezko prestakuntza, nazioartean aintzatetsitako unibertsitate presentzial baten bermearekin.

null

Malgutasuna

Arreta handiz diseinatutako eredua da, ikasleek ikasketa orduak antolatzeko eta dedikazioa ahalik eta gehien aprobetxatzeko. Lan autonomoaren eta beste pertsonekin ikasteko aukeren arteko oreka du.

Zuzenbideko online gradua

null

Zuzenbideko online gradua

Prestakuntza sendo eta aitortuaren bila bazabiltza, Zuzenbideko Gradua eta Informatika online ikasteko aukera eskaintzen dizugu. Prestigioko unibertsitatean ikasiko duzu, izan ere ospe handia du irakaskuntza eta ikaskuntzaren kalitateagatik, irakaskuntza metodologia berritzaileagatik eta ikasleen jardunarekin eta arrakasta akademikoarekin konprometitutako irakasleengatik. Berme horiekin eta zure ahalegin eta dedikazio pertsonalarekin, titulu ofizial ospetsua eta aitorpena du lortuko duzu.

ZUZENBIDEKO GRADUA ONLINE

ZUGAN PENTSATUTAKO ZERBITZUAK

Zure ikaste prozesuan zehar, teknologien inguruan izan ditzakezun zalantzak edo arazoak konpontzen lagunduko dizun zerbitzua da Aula TIC.

Zu laguntzeko eta informatzeko pentsatutako zerbitzuak dira: Orientazio zerbitzua, ikasleen defendatzailea, gizarte ekintza eta inklusioa, osasuna, ostatua eta harrera, praktikak eta enplegua, etab.

Lan taldeak, ekintza solidarioak, hitzaldiak eta tailerrak, ekitaldiak, lehiaketak etab. Guztiak egingo dute komunitate baten parte sentitzea, dena ikastea izan ez dadin.

Informazio gehiago eta ikasle bezala dituzun beste errekurtso batzuk. Erabilgarriak izan daitezken erreminten laburpena, informazio praktikoa ikastaro erdipresentzialeko ikaslea bazara, errekurtso ezberdinak erabiltzeko aukera, etab.

 

 

null

ONLINE IKASKUNTZARAKO EREDUA

01

MURGILDU ZAITEZ

Hasierako fasean, unitatean zehar konpondu beharko duzun egoeraren aurkezpena aurkituko duzu (erronka, arazoa, kasua). Hasierako egoera horrek aukera emango dio ikasleari gaiaren orientazio praktikoaz jabetzeko eta bere aurretiazko ezagutzekin lotzeko. Konpondu beharreko erronka izango da, unitate osoan zehar ikasteko prozesuan gidatuko zaituena.

02

MARKATU ZURE HELBURUAK

Jarduera laburra da, ikasleak landu beharreko gaiarekiko interesa izatea eta aurreko fasean aurkeztutako atazari arrakastaz heldu ahal izateko antolatzea helburu duena. Fase honek gaiarekiko jakin-mina pizteko eta bere ikaskuntza autoerregulatzen ikasteko balioko du.

03

KONTZEPTUALIZATU

Ikasleak hainbat formatutan (bideoak, irakurketak, jolasak, simulagailuak, etab.) eskura jarritako baliabideak erabiliko ditu unitatearekin lotutako kontzeptuak barneratzen joateko eta hasierako fasean proposatutako zeregina ebazteko.

04

SORTU

Ikasleak erantzuna emango dio "Jar zaitez egoeran" fasean planteatutako egoerari (kasu praktikoa, arazoa, proiektua, etab.), "Markatu zure jomugak" atalean egindako plangintzari jarraituz eta "Kontzeptualizatu" baliabideak erabiliz.

05

EBALUATU

Ikasleak ikaskideen eta irakasleen feedbacka jasoko du unitateak irauten duen bitartean. Gainera, bere ikaskuntzaz eta prozesuaz hausnartzeko aukera izango du, online ikasle gisa dituen trebetasunak hobetzen joateko. Unitatearekiko gogobetetasuna baloratzeko aukera ere izango du.

Aktibatu zure erronkak

IKAS EZAZU ONLINE

nullIcono para el play del video

Aktibatu zure erronkak

IKAS EZAZU ONLINE

Eredu honetan norbaitek lagun egitea da gakoa. Ikaslea izango da ardatza eta, bere interes eta kezketatik abiatuta, gaitasun berriak eskuratuko ditu. Gaitasun horiek egoera errealei aplikatuko dizkie, irakasleek gidatuta eta orientatuta.

Esperientzia pertsonalizatua izango du, baliabide teknologiko eta pedagogikoekin, kalitatezko ikaskuntza erraztuko diotenak bere behar profesionalen mailan.

 

ESKAINTZA AKADEMIKOA

Gero eta ikasketa eskaintza handiagoa, merkatuaren eskariei erantzuten diena. Irakasle adituak eta prestigio handikoak.

null

Ezagutu DUko prestakuntza-eredua

INFORMAZIO GEHIAGO