Adimen Artifiziala Deustuko Unibertsitatean

Deustuko Unibertsitatea

Adimen Artifiziala

Deustuko Unibertsitateko Adimen Artifizialeko Batzordea (AA) da unibertsitateak AAren erabileraren inguruan duen estrategia definitzeaz eta koordinatzeaz arduratzen den espazio instituzionala, begirada etiko, humanista eta arduratsua kontuan hartuta.

Helburua da irakaskuntzan, ikerketan eta unibertsitateko kudeaketan Deustoko balioekin koherentziaz integratzen dela bermatzea, betiere denon ongia, ekitatea eta giza duintasuna lehenetsiz.

Batzordeak barne erreferente gisa jokatzen du AArekin zerikusia duen guztian: irakasleen eta ikasleen prestakuntza sustatzen du, teknologia horiek arduraz erabiltzeko jardunbide egokiak ezartzen ditu, eta unibertsitateko elkarteari laguntzen dio teknologia horien erabileran.

UNESCOk eta Deustuko Unibertsitateko Ingurune Digitaletako Giza Eskubideen Adierazpenean jasotako printzipioek gidatuta, batzordeak honelako ikuspegia bultzatzen du: teknologia beti pertsonen zerbitzura egongo den, gardentasuna, jasangarritasuna eta adimen artifizialak gizartean duen eraginari buruzko hausnarketa kritikoa sustatuko duena.

Kontaktua

Adimen artifiziala Deustuko Unibertsitatean

Oinarrizko Printzipio Etikoak

Zintzotasuna- Integritatea- Gardentasuna

Pertsona guztiek (irakasleak, ikasleak, ikertzaileak eta kudeaketako langileak) beren jardueretan eta prozesuetan AAren erabilera jakinarazi behar dute.

Erantzukizuna

Unibertsitateko elkarteak ulertu eta bere gain hartu behar ditu AA tresnak erabiltzeari lotutako arriskuak.

Pribatutasuna- Datuen babesa

Pribatutasun, konfidentzialtasun eta datuen babes irizpideak errespetatu beharko dira AA erabiltzean.

Jasangarritasuna

Deustuko Unibertsitateko elkartea osatzen dutenek sistema horien erabilera orekatuaz arduratu behar dute, eta AAren erabilera ahalik eta gehien murriztu behar dute hori justifikatzen duten zereginetara, eragin ekologikoa beren gain hartuta.

Adimen artifiziala Deustuko Unibertsitatean

Posizionamendua

Deustuko Unibertsitateak posizionamendu publiko baten bidez definitu du Adimen Artifizialaren (AA) erabilerari buruz duen jarrera, eta ikuspegi etiko eta arduratsua planteatzen du erakundearen maila guztietan (irakaskuntza, ikerketa, transferentzia, administrazioa, kudeaketa, komunikazioa etab.) ezartzeko orduan. Dokumentu honek AAk, bereziki sortzaileak, hezkuntzan eta jakintzan duen eraginari erantzuten dio.

Gaurkotasuna

Azken berriak

Lorena Fernández

2026ko azaroak 04 - Bilbao

Lorena Fernández, responsable de la Comisión de Inteligencia Artificial, ha sido reconocida como Best Voices Spain

Ha sido reconocida por su labor de divulgación y su contribución a una visión crítica, responsable y humanista de la inteligencia artificial y...
Gehiago ikusi Gehiago ikusi
Foro Educsi-UNIJES

2026ko urriak 30 - Campus Arrupe de Madrid

Deusto en el V Foro de orientación universitaria Educsi-UNIJES

Gehiago ikusi Gehiago ikusi
Derion egindako tailerra

2026ko urriak 21 - Derio

Ingeniaritzako eta Hezkuntzako ikasleek adinekoei lagundu diete Adimen Artifizialean trebatzen

Gehiago ikusi Gehiago ikusi
Deustuko Unibertsitatean egindako mintegia

2026ko urriak 21 - Bilbao

Alboanek eta Deustuk Adimen Artifizialaren erronka etikoak, sozialak eta ingurumenekoak jorratu dituzte nazioarteko mintegi batean

Topaketa urriaren 20an egin zen Bilbon, eta esparru akademikoko, gizarte zibileko eta erregulazioko nazioarteko adituak bildu zituen, AAk lanean, ingurumen jasangarritasu...
Gehiago ikusi Gehiago ikusi
Bi ikasle, neska-mutilak, argazkiari ia bizkarra emanda, arbola baten adarrean eranskailu bat jartzen ari dira kutsadura harrapatzeko.

2026ko irailak 29 - Bilbao

Deustuko Unibertsitateak AmIAire ekimenaren bigarren edizioa abiarazi du, ikastetxeetako kutsadura neurtzeko eta haren jatorria identifikatzeko

Herritarren zientziari buruzko proiektu honek jarduteko eta erabakiak hartzeko aukera emango du  
Gehiago ikusi Gehiago ikusi

2026ko azaroak 04 - Bilbao

Lorena Fernández, responsable de la Comisión de Inteligencia Artificial, ha sido reconocida como Best Voices Spain

2026ko urriak 30 - Campus Arrupe de Madrid

Deusto en el V Foro de orientación universitaria Educsi-UNIJES

2026ko urriak 21 - Derio

Ingeniaritzako eta Hezkuntzako ikasleek adinekoei lagundu diete Adimen Artifizialean trebatzen

2026ko urriak 21 - Bilbao

Alboanek eta Deustuk Adimen Artifizialaren erronka etikoak, sozialak eta ingurumenekoak jorratu dituzte nazioarteko mintegi batean

Ikusi albiste guztiak Flecha dentro de un enlace para conocer más sobre este elemento

Adimen Artifiziala

Hurrengo ekitaldiak

Ikastaroa

“AA sortzailea: erabilera eraginkorra eta arduratsua”

null

Ikastaroa

“AA sortzailea: erabilera eraginkorra eta arduratsua”

Deustuko Unibertsitateak AAren erabilera eraginkor eta arduratsuari buruzko ikastaro "irekia" eskaintzen du, dagoeneko bostehun ikaslek baino gehiagok egin dutena. Prestakuntza aitzindari horrek 6 bideo ditu, ordu eta erdikoa bakoitza, eta adimen artifizial sortzailearen oinarriak, aplikazioak eta erronka etikoak jorratzen ditu.

Ikusi gehiago

Nor garen

Lorena Fernández Álvarez

Lorena Fernández Álvarez

  • AAko Batzordeko arduraduna
Roberto Carballedo Morillo

Roberto Carballedo Morillo

  • Berrikuntza Digitaleko Unitateko zuzendaria
Ander Barbier Ibáñez

Ander Barbier Ibáñez

  • Informazioaren Teknologien Unitateko zuzendaria
Sarai González González

Sarai González González

  • Berrikuntzaren/Adimen Artifizialaren - IT Arloko arduraduna
Pablo Garaizar Sagarminaga

Pablo Garaizar Sagarminaga

  • Ingeniaritza Fakultateko irakasle eta ikertzailea
Carlos Polo Gil

Carlos Polo Gil

  • Deusto Business School-eko irakaslea