Ranking-akIrakaskuntzan eta ikerkuntzan

Ranking-ak

Monitorizatzea, neurtzea eta ebaluatzea beharrezko baldintzak dira aurrera egiteko. Unibertsitateen kalitatea baloratzeko tresnarik unibertsal eta estandarrenetako bat rankingak dira; besteak beste, irakaskuntzako eta ikerketako emaitzei, jasangarritasunari, enplegagarritasunari edo inpaktu sozialari buruzko informazioa ematen baitute.

Deustuko Unibertsitateak unibertsitate ranking ospetsuenetan duen presentzia sendotu nahi du, eta nazioarteko, estatuko eta Euskadiko akreditazio garrantzitsuenetan duen posizioa hobetu. Ranking horiek -horietan Unibertsitatearen lidergoa gero eta esanguratsuagoa da- bultzada ematen diote unibertsitate komunitate osoaren eguneroko lanari eta bikaintasunari. Hala ere, Deustuko Unibertsitatearentzat rankingetan garrantzitsuena da gizartearen aitorpena izatea eta ekarpen eraldatzailea egitea mundu bidezkoago, gizatiarrago eta jasangarriagoa izateko.

TIMES HIGHER EDUCATION ranking-a

Times Higher Education unibertsitate arloko inpaktu handiko ranking-a, unibertsitateen jarduera globala Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako Helburuekin lotuta ebaluatzen duen ranking bakarra da.

2024ko THE Impact Ranking-a nazioarteko ranking ospetsuak Deustuko Unibertsitatea munduko 94. postuan kokatu du, 99 herrialdetako 1.026 erakunde parte-hartzaileen artean, eta Espainiako 1. postuan 11. GJHa (hiri eta komunitate jasangarriak) betetzen, eta 8. GJH betetzen, munduko 101- 200 unibertsitate onenen artean.

Deusto unibertsitate ezaguna da enpresa sektorearekin duen lankidetza estuagatik, praktikak egiteagatik eta profesional etiko eta arduratsuen prestakuntzan duen ikuspegiagatik (GJH 8), lan duina eta hazkunde ekonomikoa bultzatzeagatik eta kalitatezko prestakuntzaren, enpleguaren, ekintzailetzaren eta inguruko eragile ekonomiko eta sozialekiko harremanen aldeko apustua azpimarratzeagatik. Gainera, ranking-ak aparteko eran balioetsi du Deustuko Unibertsitateak egin duen ekarpena hiriak inklusiboagoak eta jasangarriagoak izan daitezen (GJH 11), eta nabarmendu du bertoko kultura eta ondarea babestea eta politikak ezartzea campusetan.

RANKINGARI BURUZKO INFORMAZIO GEHIAGO

Times Higher Education World University Ranking-ak munduko unibertsitaterik onenen sailkapena eskaintzen du. 2024ko irailean argitaratu den azken edizioan, 115 herrialdetako 2.092 unibertsitatek hartu dute parte. Deustuko Unibertsitatea 1001-1200 tartean dago kokatuta. Mundu osoko unibertsitate kopuru osoa –22.000 baino gehiago– kontuan izanda, ranking-ak mundu mailako %4-%5 onenen artean jartzen du Deustuko Unibertsitatea.

Ranking ospetsu horrek 18 adierazle erabiltzen ditu bost arlotan: irakaskuntza, ikerketa ingurunea, ikerketaren kalitatea, industria eta nazioarteko ikuspegia. Unibertsitatea "Research Environment" adierazlean nabarmendu da, besteak beste. Espainiako unibertsitateetako 14. postuan kokatu da bere produktibitate zientifikoagatik, sendotasun maila handiagatik, bikaintasunagatik eta ikerketen eraginagatik.

RANKINGARI BURUZKO INFORMAZIO GEHIAGO

Munduko nazioarte mailako lehenengo ranking-a da, Europa osoko erakundeak jasotzen dituena eta ikasleen beharrak lehenengo tokian jartzen dituena, alegia, irakaskuntza eta ikaskuntza, irakaskuntzako bikaintasuna eta ikasleen arrakasta ardatz hartzen dituena. Ranking-ak aginte taula osoaren ikuspegia erabiltzen du: errendimendu indibidualeko 14 adierazle ditu eta bateratu egiten ditu, erakundearen sendotasun orokorra islatuko duen puntuazio globala sortzeko. Goi mailako errendimenduko adierazleak lau arlotan bilduta daude: konpromisoa, baliabideak, emaitzak eta ingurua.

Ranking-ak funtsezko gakoak aztertzen ditu: ikasleen parte hartzea ikasketetan, irakasleekiko interakzioa, trebetasunak garatzeko aukerak eta erakundearen zerbitzuen kalitateari buruzko ikuspegiak.

2019ko azken edizioan, 18 herrialdetako 258 erakunde europarrek hartu dute parte. Deustuko Unibertsitatea 126-150 postuen artean dago kokatuta sailkapen orokorrean.

Arloen araberako sailkapenean, Deustuko Unibertsitatea konpromiso arloan nabarmentzen da. Eremu horretan, DU Europako sailkapen orokorrean 25. tokian dago, 258 unibertsitateren artean. Hainbat arlo aztertzen dira, hala nola, ikasleen irakaskuntza eta ikaskuntzarekiko konpromisoa, baita ikasleen gogobetetasuna ere prestakuntzaren kalitatearekin, ikaskuntzarako baliabideekin, trebetasunen garapenarekin, irakaskuntzaren kalitatearekin eta lan merkatuarekiko loturekin, besteak beste.

Rankingari buruzko informazio gehiago

null

Shanghai rankinga

Shanghai rankingak jakintza edo jakintzagaien 54 esparru ebaluatzen ditu, 5 bloketan jarrita: Natura Zientziak, Ingeniaritza, Bizitzaren Zientziak, Zientzia Medikoak eta Gizarte Zientziak.

Business Administration

SHANGHAI RANKING-A

null

Business Administration

SHANGHAI RANKING-A

Shanghai rankingak jakintza edo jakintzagaien 54 esparru ebaluatzen ditu, 5 bloketan jarrita: Natura Zientziak, Ingeniaritza, Bizitzaren Zientziak, Zientzia Medikoak eta Gizarte Zientziak. Gizarte Zientzien blokean, zehazki “Business Administration” atalean, Deusto 301-400 postuen tartean dago, gai horretan mundu mailan ebaluatutako 400 unibertsitateren artean, 2021ean. Estatu mailako kokapenari dagokionez, arlo horretan agertzen diren 12 espainiar unibertsitateen artean, 6. tokian dago Deusto. Ospe handiko sailkapena da Unibertsitate munduan eta eraginik handienekoa erakunde akademikoen nazioarteko ikuspegia balioesteko orduan.

Ranking-ean neurtzen diren adierazleak ikerketakoak dira batez ere (ikerketa ekoizpena, ikerketen eta aipuen eragina, nazioartean lankidetzan egindako argitalpenak, eraginik handieneko aldizkarietako argitalpenak eta nazioarteko sari akademikoak). Ranking-ak neurtzen dituen 5 adierazleetatik, Deusto Business School oso ondo kokatuta dago bitan, negozio eskolarik onenen mailan aipamenetan (3. tokian, zerrendako 12 espainiar unibertsitateen artean) eta nazioartean lankidetzan egindako argitalpenetan (4. tokian).

INFORMAZIO GEHIAGO

DEUSTUKO UNIBERTSITATEA

RANKING NAGUSIENETAN

U-MULTIRANK RANKING-a

Unibertsitateen mundu-mailako lehenengo ranking-a da, Europako Batzordeak egina. U-Multirank-ek 96 herrialdetako 2.200 unibertsitateri buruzko informazioa jasotzen du. Unibertsitate horietatik, 76 dira espainiarrak. Unibertsitateen bost arlo aztertzen ditu: irakaskuntza eta ikaskuntza, ikerketa, jakintzaren transferentzia, nazioarteko ikuspegia eta eskualdearen garapenari egiten dion ekarpena.

2022ko edizioan, erakunde-mailan, Deustuko Unibertsitateak 11 adierazletan lortu du kalifikaziorik gorena, “very good” eta 11 adierazletan lortu du “good” kalifikazioa. Sailkapenak hoberen baloratu dituen alderdien artean ikasleen mugikortasun gero eta handiagoa eta hezkuntza digitalean egindako inbertsioa daude. Bikainen artean daude, halaber, ikerkuntza-ekoizpena sarbide irekian eta jakintzaren transferentzia eta entitate eta beste erakundeekiko harremana. Era berean, Deustuko Unibertsitateak toki nabarmena lortu du inguru geografiko hurbilean lan egitea lortzen duten gradudun eta masterretako tituludunen ehunekoan ere.

Aurten U-Multirank rankingak Informatikako Ingeniaritzaren ikasketa-eremua ebaluatu du eta Deustuko Unibertsitatea Espainiako 5. unibertsitate onena da eta Europar Batasuneko 20 unibertsitate onenen artean kokatzen da arlo horretan.

Rankingari buruzko informazio gehiago

CYD RANKING-a

Conocimiento y Desarrollo Fundazioaren ranking-a espainiar unibertsitateen ranking-ik handiena da eta 82 unibertsitateren, 30 jakintza esparruren eta 3.454 titulazioren emaitzak eskaintzen ditu. Dimentsio ugariko ranking-a da, 5 dimentsioren inguruko 38 adierazle jasotzen dituena. Hauek dira dimentsioak: irakaskuntza eta ikaskuntza, ikerketa, jakintzaren transferentzia, nazioarteko ikuspegia eta eskualdeko garapenari egiten dion ekarpena.

2025eko edizioan, Deustuko Unibertsitatea errendimendu handiko adierazleetan Estatuko hamar unibertsitate onenetako bat eta EAEko 1. gisa finkatu da, eta errendimendu handiko 21 adierazle lortu ditu 38 adierazletatik, 2014ko lehen edizioko 11ren aldean.

  • CyD ranking-aren 12. edizio honetan, Deustuko Unibertsitateak Informatikako Ingeniaritzaren arloan parte hartu du. Espainiako 4. unibertsitaterik onena da (guztira 55 unibertsitate ebaluatu dira), eta EAEko 1. unibertsitatea ikasketa horietan.
  • 11. edizioan, Gizarte Lana aztertu zen eta espainiarren artean 2. onena izan zen arlo horretan.
  • 10. edizioan, Deustuko Unibertsitateak EAZekin (Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza) parte hartu zuen, eta 2. unibertsitate espainiar onena izan zen arlo horretan.

Rankingari buruzko informazio gehiago

GLOBAL TEACHING EXCELLENCE AWARD 2018 (GTEA)

null

GLOBAL TEACHING EXCELLENCE AWARD 2018 (GTEA)

Unibertsitateek irakaskuntzan eta ikaskuntzan duten bikaintasuna aitortzen duen lehen saria da mundu osoan.

2018ko azken edizioan, mundu osoko 41 herrialdetako 300 unibertsitatek baino gehiagok hartu dute parte. Deustuko Unibertsitatea irakaskuntzaren bikaintasunaren munduko top-6 mailan kokatzen da – teaching excellence. Gainera, Deustuko Unibertsitateak irakaskuntzaren bikaintasunaren nazioarteko sei sarietako bat eskuratu du, bere prestakuntza ereduaren sendotasunagatik eta izaera berritzaileagatik, eta azken horrek ikasleen independentzia eta pentsamendu kritikoa garatzen laguntzeagatik.

INFORMAZIO GEHIAGO

Deustuko Unibertsitatea

Nazioarteko, Estatuko eta Euskadiko akreditazio garrantzitsuenetan daudenak

Beste ranking batzuk

U-Rankinga BBVA Fundazioak eta Instituto Valenciano de Investigaciones Económicas (IVIE) erakundeak egiten dute elkarlanean eta bien jarduera programaren ardatz nagusia da, jakintzak gizarte eta ekonomia garapenean duen papera dokumentatzeko eta aztertzeko. Espainiar Unibertsitate Sistemako Adierazle Sintetikoetatik abiatuta, rankingak informazio konparatua ematen du eta emaitzen bolumenaren eta produktibitatearen arabera ordenatzen ditu unibertsitateak, oro har, baita irakaskuntzan, ikerketan eta berrikuntzan ere. 2024ko edizioan, U-Rankingek 70 unibertsitateren datuak jasotzen ditu (48 publikoak eta 22 pribatuak).

Deustuko Unibertsitateak edizio honetan lortutako emaitzak honako hauek izan dira: 5. taldea sailkapen orokorrean, 3. taldea irakaskuntzan eta 8.a ikerketan eta berrikuntzan.

Informazio gehiago

Rankingari buruzko informazio gehiago

Deustuko Unibertsitatea bulego handiek beren abokatuak aukeratzeko gogokoen dituzten erakundeen artean dago. El Confidencialek 2025ean argitaratu duen “Universidades y despachos” txostenak talentua erakartzeko enpresa handiek gogokoen dituzten unibertsitateak eta negozio eskolak identifikatzen ditu. Deusto top 7an dago graduan, eta 10 onenen artean, berriz, Abokatutzaren Jarduerarako Masterrean, aurten bulegoetan praktikak egiten hasi diren abokatuen artean.

Informazio gehiago

Haz Fundazioak urtero egiten du “Gardentasun azterketaren” txostena. Txosten horren helburua hauxe da: espainiar unibertsitateek beren jarduera nagusien eta webeko emaitzen inguruan ematen duten informazioa neurtzea. Lau faktore baloratzen dira: ikusgarritasuna, irisgarritasuna, gaurkotasuna eta integraltasuna.

2024an argitaratutako azken txostenean, Deustuko Unibertsitateak ebaluatutako adierazleen artean betetze maila nabarmena du. IKUSI TXOSTENA. 

Financial Times (FT) egunkariaren 2022ko edizioak, munduko 100 Management (MiM) masterrik onenak aitortzen dituenak, lehen aldiz sartu du Deusto Business Schoolek eskaintzen duen European & International Business Management (EIBM) unibertsitate masterra. Programa hau Audencia Business Schoolekin (Frantzia) eta University of Bradfordekin (Erresuma Batua) batera ematen den titulua da.

EIBM masterra munduan 45. postuan kokatu da, lehen aldiz rankingean sartzen diren programen artean bigarren sailkatu delarik.

FTren rankingak masterrak hautatu eta ordenatzen ditu, irakasleak, tituludunen karrera profesionala eta prestakuntza esperientziaren kalitatea ebaluatuz, besteak beste. Financial Times-ek EIBMren alderdien artean ondoen balioetsitakoen artean, hauek aipatu behar dira: karreraren progresioa (munduko 4. onena); programak ematen duen nazioarteko esperientzia (17. postua rankingean); nazioarteko laneko mugikortasuna (26. postua) eta parte hartzaileen gogobetetze handia (10etik 8,95eko batez bestekoa).

EIBM unibertsitate arteko lankidetza programa bat da, 1990. urtean sortu zen, European Management Programme (EMP) izenarekin, 32 urte daramatza etenik gabe lanean, eta 50 herrialde baino gehiagoko 1.100 ikasle inguru izan ditu.

EIBMk lehenengoz parte hartu du FTren rankingean, nahitaezko baldintza baita nazioarteko akreditazioak izatea; Deusto Business Schoolek 2021ean egindako lorpen bat, urte horretan lortu baitziren AMBA eta AACSB zigiluak. Audenciak eta Bradfordeko Unibertsitateak ere badituzte bi akreditazio horiek, eta, beraz, programa horretan parte hartzen duten hiru negozio eskolak munduko % 2 onenen artean daude.

Informazio gehiago

250 Máster y Guía Completa de MBA”: Gida honek 50 espezialitatetako Espainiako 250 master programarik onenak jasotzen ditu eta ikasteko 5 unibertsitaterik onenak aipatzen ditu. Gainera, estatu mailako osperik handieneko negozio eskola batzuen MBA programen aukera baten gida ere argitaratzen du, haren osagarri.

2023ko edizioan, Deustuko Unibertsitatearen 5 master agertzen dira sailkapen horretan:

  • 1. tokian dago Nazioarteko Ekintza Humanitarioko Unibertsitate Masterra;
  • 3. tokian, Kontu Auditoretzako Masterra;
  • Era berean, 4. tokian,Emakumeen aurkako Indarkerian Esku Hartzeko Masterra;
  • Europako Enpresen Kudeaketako Masterra 5. postuan dago.

Horretaz aparte, MBA programen gida osoaren barruan, Espainia osoko negozio eskola eta unibertsitaterik ospetsuenak ere jasotzen dira eta Deusto Business School zazpigarren postuan dago.

Ikusi txostena

El Economistak 2022an argitaratu duen ranking honek Iberoamerikako ehun hezkuntza erakunde baino gehiago aztertzen ditu, erakundeen digitalizaziora eta errealitate berri horretara egokitzeko erakundeen gaitasuna zein den aztertzeko, eta Iberoamerikako hezkuntzaren berrikuntzako “Top 50” argitaratu du. Deustuko Unibertsitatea 25. tokian dago, Iberoamerikako unibertsitate digital eta berritzaileen zerrendan.

Ebaluatutako adierazleek honako alderdi hauek dituzte oinarri: unibertsitateek beren metodologiari aplikatu dioten berrikuntza, eraldaketa digitala, gaitasun teknologikoak eta 4. Industria Iraultzan oinarritutako curriculum plana.

Rankingak honako programa hauek hautatu ditu:

  • European& International Business Management (EIMB);
  • Ekintzailetzako eta Berrikuntzako Lidergo Korporatiboari buruzko Programa;
  • Big Data eta Business Intelligence.

Informazio gehiago

BBVA Fundazioak eta Instituto Valenciano de Investigaciones Económicas (IVIE) erakundeek 2018an egindako txostena da. Estatistikako Institutu Nazionalak (EIN) unibertsitateko tituludunen laneratzeri buruzko txostenetik abiatuta (EILU, 2016), lau aldagai talde aztertzen ditu gradudunen laneratzea zehazteko: jasotako prestakuntza, norberaren ezaugarriak, enplegua bilatzeko metodoak eta inguruaren eragina.

Txosten horretan, Deustuko Unibertsitatea 4. unibertsitate aktiboena da enplegagarritasunean, Espainian ebaluatutako 63 unibertsitateen artean, eta Euskal Autonomia Erkidegoko lehena.

Ikusi txostena

Deusto, Economist & Jurist aldizkariaren arabera, 4. unibertsitaterik onena da Zuzenbidea ikasteko. Guztira, 51 unibertsitateren artean aukeratu dute, ikasleek jasotzen duten prestakuntza akademiko eta profesionalean oinarrituta, eta graduatu eta gutxira lan munduan aritzea lortzen duten ikasle kopuru handia kontuan hartuta.

Hautaketa CYD 2022 Fundazioaren rankingeko datuetan oinarrituta egin da, honako hauek kontuan hartuta: arauzko graduazio tasa, errendimendu tasa, arrakasta tasa, ikasketak amaitu eta urtebetera egindako kontratu mugagabeen tasa eta lizentziatu eta urtebetera lortutako enplegu tasa.

Informazio gehiago

Eduniversal rankingak bi sailkapen global egiten ditu: alde batetik, 9 inguru geografikotako 154 herrialdetako 1.000 negozio eskolarik onenen rankinga, eta, bestetik, 9 inguru geografikotako 154 herrialdetako 50 ikasketa arlotako 5.600 master eta MBArik onenen rankinga. Rankinga 9 aditu independentek osatutako Nazioarteko Batzorde Zientifiko baten ikuskaritzapean sortu da.

Azken edizioan, 2023koan, 1000 negozio eskolarik onenen rankingean, Deusto Business School 4 Bikaintasun Palmaren kategorian dago, nazioarteko eragina duten negozio eskolarik onenen artean.

Rankingari buruzko informazio gehiago

Era berean, 2022-2023ko rankingean 5.600 master eta MBArik onenen rankingean, Deusto Business School master hauekin agertzen da:

  • 30. tokia Lehiakortasun eta Berrikuntza Masterrean, Mendebaldeko Europako “Innovation and Project Management” arloan.
  • 34. tokia RegHealth masterrean –Sustainable Regional Health Systems–, “Health Management” arloan. Lituaniako Vilniuseko Unibertsitateko master bat da, Deustuko Unibertsitatearekin, Budapesteko Corvinus Unibertsitatearekin eta Veronako Universitá Degli Studi-rekin elkarlanean egiten dena.
  • 50. tokia Giza Baliabideetako Masterrean, Mendebaldeko Europako “Human Resources Management” arloan.
  • 64. tokia “Advanced Marketing” Masterrean, Mendebaldeko Europako “Marketin” arloan.
  • 95. tokian “International Business” Masterrean, Mendebaldeko Europako “International Management” arloan.

Rankingari buruzko informazio gehiago

Forbes aldizkariak Deusto aintzatetsi du 2025eko enpresek gehien baloratzen dituzten Top 10 Unibertsitate Pribatuen sailkapenean. Deustuko Unibertsitateak lekua egitea lortu du Espainiako irakaskuntza pribatuaren buru diren unibertsitateen artean, ikasleen laneratzea bermatzeko prestakuntza-premia gero eta zorrotzagoei erantzuteagatik. Rankingak gure herrialdean dauden zentro pribatuak aztertu ditu, beste faktore batzuen artean, laneratzean, metodologia berrien sustapenean eta titulazioak merkatuaren beharretara egokitzeko gaitasunean oinarrituta.

Negozio eskola onenei dagokienez, Deusto Business School Forbes 2024 Espainiako Negozio Eskola Onenen zerrendan agertzen da, eta bi programa nabarmentzen dira (EIBM 2. postuan graduatu berrientzako eta profesional gazteentzako programen kategorian, eta Executive MBA 6. lekuan MBA kategorian).

Negozio eskola pribatu onenen Top 10 txostena

BDS 2022 txostena

BDS 2023 txostena

QS rankinga

Deustuko Unibertsitatea, laneratzeari begira 8. unibertsitatea

null

QS rankinga

Deustuko Unibertsitatea, laneratzeari begira 8. unibertsitatea

Deustuko Unibertsitatea nabarmentzen da ikasleek lortzen duten enplegagarritasun-maila altuagatik eta enplegatzaileek eta kontratatzen dituzten enpresek ematen dieten ospe onagatik. Jesuiten zentroa º 1. tokian dago Euskadin kalitatezko enpleguan eta enplegagarritasun-indizeetan.

Deustuko Unibertsitatea erreferentea da laneratzean eta kalitatezko enpleguan, QS World University Ranking 2025 ranking ospetsuaren arabera. Ranking hori ekainaren 5ean argitaratu zen, eta 106 herrialdetako 5.663 unibertsitate ebaluatzen ditu, mundu mailako 1.503 erakunde bakarrik sailkatzen dituelarik. 

Gehiago jakiteko

QS Business Master's Rankings

null

QS Business Master's Rankings

Urtero, QS Business-ek mundu mailako negozioetako master programa onenen sailkapena argitaratzen du. Programak funtsezko bost adierazleren arabera sailkatzen dira: enplegagarritasuna, ikasle ohien emaitzak, inbertsioaren errendimendua, lidergo intelektuala eta klaseen eta irakasleen aniztasuna.

European & International Business Management Unibertsitate Masterra bigarren urtez jarraian dago QS Business Masters Rankings 2024an eta 101-110 mailan kokatzen da berriro maila globalean eta Espainiako Management-eko hamar masterrik onenen artean.

Gainera, Enpresen Zuzendaritzako Unibertsitate Masterrak eta ingelesezko haren bertsioak, Master in Management izenekoak, EIBMrekin bat egin dute eta lehen aldiz sartu dira ranking honetan 151+ postuan. Gauza bera gertatzen da Finantzetako Unibertsitate Masterrarekin, 151+ postuan kokatu baita munduko finantzetako master onenen artean eta kategoria horretako 10 master onenen artean Espainian.

Deusto Business School-eko masterretan QSk gehien baloratzen duen alderdietako bat ‘value for money’ da, masterreko inbertsioa berreskuratzeko batez besteko denbora aztertzen duen arloa. Beste alderdi batzuk ere aitortzen dira, hala nola aniztasuna, bai ikasgelan, bai irakasleen artean, eta programa amaitu ondoren duten laneratze-indize altua.

Informazio gehiago

Deusto Business School

Beste ranking batzuk Exagive Education eta Auditoretza

Financial Times-eko Exagive Education Custom rankinga 

2023ko Financial Times (FT) Executive Education Custom ranking-ak munduko 75 negozio eskola onenen lana soilik aintzatesten du, neurrira egindako Executive Education programen atalean. Aurtengo edizioan, FTk 59. postuan kokatu du Deusto Business School.

Gainera, Deusto 4. tokian dago Espainiako negozio eskolen artean, eta 22. postuan mundu mailan, emandako prestakuntzaren ondoren bezero diren enpresei egiten dien jarraipenagatik.

FTren Executive Education Custom ranking-ak negozio eskoletako hainbat faktore kontuan hartuta egiten du sailkapena, bezero diren enpresen gogobetetasun globala, programen nazioarteko irismena, programan zehar eta ondoren enpresei egindako jarraipena, edo enpresaren eta langileen helburu eta itxaropenak betetzea, besteak beste.

Executive Education unitateak lehenengoz parte hartu du FTren ranking-ean, nahitaezko baldintza baita nazioarteko akreditazioak izatea parte hartzeko; Deusto Business Schoolek 2021ean lortu zituen akreditazioak: AMBAren eta AACSBren zigiluak.

Informazio gehiago

2023ko Auditoretza Masterrak

Rankiak 2023ko otsailean aurkeztu zituen Auditoretza Master onenak. 2023ko Espainiako Ikuskaritzako Master Programa Onenen artean dago Deusto Business Schooleko Kontu Ikuskaritzako Masterra, Espainiako 3. onen gisa baloratu dena. Nabarmentzekoa da sektoreko lehen mailako profesionalek kontabilitateari eta auditoretzari buruz emandako prestakuntza sendoa eta Zinpeko Kontu Zentsoreen Institutuko auditoretza enpresa batean egindako bost hilabeteko praktika konbinatzen dituelako, non ikasleek beren ezagutzak praktikan jartzen dituzten hainbat esparrutako enpresetan. Programa honek prestakuntza egokia eskaintzen du ROACeko azterketak gainditzeko, eta ICACek (Kontabilitate eta Kontu Ikuskaritzako Institutua) homologatzen du. Enplegagarritasun tasa % 90etik gorakoa da.

Deusto Business Schoolek AACSB (Association to Advance Collegiate Schools of Business) akreditazio ospetsua lortu du. Nazioarteko erakunde horrek munduko negozio eskolarik onenen lanari aitorpena ematen die. Munduko negozio eskolen % 6k baino ez dute jaso kalitatea eta bikaintasuna ziurtatzen duen ‘zigilu’ hori.

Informazio gehiago

Deustuko Turismo Gradua saritu dute

EREDU Saria 2022

null

Deustuko Turismo Gradua saritu dute

EREDU Saria 2022

Turismoko graduak 2022ko EREDU saria jaso du, Euskadiko turismo arloko balio proposamen onenari dagokiona, Aparturek (Euskadiko Apartamentu Turistikoen Elkarteak) antolatutako eta Donostiako Kursaal Kongresu Jauregian egindako Etxebizitza Turistikoen IV. Foroaren esparruan. Saria, III. edizioa ospatzen duena, aurretik erakunde garrantzitsu hauei eman zaie: Gipuzkoako Hotelak, ADEGI eta ATRAE (Euskadiko Turismo Agentzia Hartzaileak).

Informazio gehiago

Nazioarteko akreditazioak.

Deusto Business Schoolek, Deustuko Unibertsitateko negozio eskolak, munduko negozio eskolarik onenak aitortzen dituen nazioarteko AACSB (Association to Advance Collegiate Schools of Business) erakundearen akreditazio ospetsua jaso du. Sei unibertsitate espainiarrek eta munduko negozio eskolen % 6k baino ez dute jaso management arloko kalitatea eta bikaintasuna ziurtatzen duen ‘zigilu’ hori. 1916an sortu zen AACSB eta negozio eskolak akreditatzen dituen munduko erakunderik zaharrena da.

Aitorpen horrekin, Deusto Business Schoolek erakusten du bikaintasuna ematen duela arlo guztietan, irakaskuntzan, ikerkuntzan, ikasketa planen garapenean eta ikasleen ikaskuntzan, besteak beste.

Informazio gehiago

Deusto Business Schoolek AMBA (Association of MBA’s) nazioarteko akreditazioa berritu du eta munduko eskoletan % 2 onenen artean kokatu da. Kalitate zigilu hori 2024an berritu da, ahalik eta denborarik gehienerako, eta 2029ra arte egongo da indarrean.

Aintzatespen horrekin, Deusto Business School graduondoko enpresa-hezkuntzaren aintzatespen-maila gorenean dago, eta bikaintasun-estandar handienak betetzen ditu nazioartean.

Informazio gehiago

null

For Business Schools

Positive Impact Rating 2025

null

For Business Schools

Positive Impact Rating 2025

  • Deusto Business Schooli Eskola Eraldatzaile aitorpena eman diote (5etik 4. maila) Positive Impact Rating 2025ean.
  • Bigarren urtez jarraian jaso du DBSk aipamen hori. 4. mailak adierazten du bere kulturan, gobernantzan eta sistemetan inpaktu positiboa integratzen duen eskola dela islatzen du, eta emaitza ikusgarriak erakusten ditu inpaktuko dimentsio askotan. Aitorpenak Deusto Business Schoolek jasangarritasunarekin eta gizarte eraginarekin duen konpromisoa nabarmentzen du.

Informazio gehiago