GardentasunaDeustuko Unibertsitatea

Unibertsitatearen gardentasuna

null

Unibertsitatearen gardentasuna

Haz Fundazioak urtero egiten du borondatezko gardentasun txostena Espainiako unibertsitateen webgunean. Txosten horren helburua hauxe da: unibertsitateek beren jarduera nagusien eta webeko emaitzen inguruan ematen duten informazioa neurtzea. 

Gardentasun azterketa

Irakaskuntzako eta ikerketako rankingak

Deustuko Unibertsitatea nazioarteko ranking nagusietan

Deusto

Eskaintza eta eskaera akademikoa

null

Deusto

Eskaintza eta eskaera akademikoa

Deustuko Unibertsitateak Goi Mailako Hezkuntzaren zerbitzu publikoa ematen du ikerketaren, irakaskuntzaren eta ikaskuntzaren bidez. Bere eskaintza akademikoak ezagutza-adar eta ziklo guztiak hartzen ditu.

Gainera, eskaintza hori osatzeko, ikasketa propio ugari eta prestakuntza osagarria eskaintzen ditu. 

  • 23/24 ikasturtea:  Graduondoko matrikulak 10.031 | Graduondoko matrikulak 1.784
  • 24/25 ikasturtea Onarpen eskaerak 5.556

ikasketen bilatzailea

Ikasleak

Atal honetan ikasleentzako informazio garrantzitsua kontsulta daiteke: eskainitako ikasketa bakoitzean matrikulatutako ikasleei buruzko datuak; unibertsitateak ikasleen eskura jartzen dituen komunikazio- eta laguntza-kanalak (webgunea, unibertsitateko defendatzailea, ikasleei laguntzeko saila, orientazio profesionala, etab.) eta, azkenik, ikasleentzako bekei eta laguntza ekonomikoei buruzko informazioa.

Ikasleak

Ikasleak guztira: 12.157

  • Bilboko campusean 8.833
  • Donostiako campusean 2.389
  • Begoñako Andra Marin: 838
  • Gasteizeko egoitzan: 97

Gradua: 10.031  Graduondokoa: 1.784 Doktoregoa: 342
Emakumezkoak: % 56 Gizonezkoak: % 44

IKASLEEN INFOGRAFIA PROBINTZIAREN ARABERAIKASLEEN INFOGRAFIA JATORRIZKO HERRIALDEAREN ARABERANAZIOARTEKO MUGIKORTASUNARI BURUZKO INFOGRAFIA

2023-2024 ikasturtea

  • Gradua: 10.031
  • Graduondokoa: 1.784
  • Doktoregoa: 342

2022-2023 ikasturtea

  • Gradua: 9.404
  • Graduondokoa: 1.729
  • Doktoregoa: 314

 

  • Guztira 3.932.675 €
  • Deustuko bekak: 2.131.966 €
  • Eusko Jaurlaritzakoak: 1.554.464 €
  • Hezkuntza Ministeriokoak: 246.245 €  

JOAN LAGUNTZA ETA BEKEN WEBERA 

null

TUTORETZAK ETA ORIENTAZIOA

Tutoretzak eta orientazioa

Ikasturte bakoitzean ikasleek tutore bat izango dute. Fakultatean dedikazioa duen irakasle bat izaten da, ikaslea matrikulatuta dagoen mailan klaseak ematen dituena.

Beste zeregin batzuen artean, tutorea(k)...

  • Aholku ematen die alderdi akademiko, pertsonal eta/edo profesionalen inguruan.
  • Dekanotzarekin, Idazkaritzarekin eta gainerako irakasleekin dagoen solaskidea da.
  • Kudeatu eta lagundu egiten du Fakultatean ikaslearen lana hobetzera bideratutako ekintzetan.

Tutorearengana jo dezake ikasleak, azken batean, edozelako arazo edo kezkaren bat badu (ikaskuntza, eskolako errendimenduan eragiten duen kontu pertsonal, ekimen berri, hobetzeko proposamen eta bestelakorik badu).

Informazio gehiago titulazio bakoitzean

 

Tutoretza akademikoak

Tutoretza akademikoak irakasgai bakoitzaren ardura duten irakasle arduradunek egiten dituzte eta zalantzak konpontzera edo irakasgaietan sortu daitezkeen ulertzeko zailtasunetan laguntzera, orientatzera eta egin beharreko jarduera eta lanen jarraipena egitera daude bideratuta.

 

Ikasleak artatzeko ordutegiari eta irakasle bakoitzaren bulego zenbakiari buruzko informazio gehiago irakasle bakoitzaren fitxan dago.

Irakasleen bilatzailea

Unibertsitateko Orientazio Zerbitzua

Fakultateko tutoreez gain, Unibertsitateak Orientazio Zerbitzua jartzen du ikasleen eskura. Errendimendu akademikoari eta ongizate pertsonalari eragiten dieten erabakiak hartzen laguntzen du zerbitzu honek.

Horrekin batera, Unibertsitateko Orientazio Zerbitzuak kontsulta psikologikoak egiteko aukera ere ematen du. Edozein motatako arazo edo kezka –afektibo, sozial edo akademiko–, hobetzeko nahia eta pertsona moduan garatzeko gogoa izanez gero, kontsulta egin dezake ikasleak. Psikologiako doktore batek artatuko du, doan eta anonimotasun eta konfidentzialtasun osoz.

Unibertsitateko Orientazio Zerbitzuko weba

KLAUSTROA ETA LANGILEAK

Unibertsitateko klaustroa unibertsitateko elkartearen ordezkaritza organorik nagusiena da. Estatutuak elaboratu eta aldatzen ditu, Unibertsitateko ohiko kudeaketa gainbegiratzen du eta jarduera ildo orokorrak definitzen ditu akordio lotesleen bidez.

IRAKASLEEN IZENA, KATEGORIA, CVa ETA MAILA

Guztira Deustuko Unibertsitatea eta Deustu Fundazioa: 1.664

Guztira Deustu Fundazioa: 45

IKUSI PROFESIONALEN INFOGRAFIAK GENEROAREN, KATEGORIAREN ETA ATZERRIKO NAZIONALITATEAREN ARABERA

Deustuko Unibertsitateko irakasle eta ikertzaileen zerrendak haien profil akademikoari, biltzarrei, argitalpenei eta parte hartu duten eta parte hartzen ari diren proiektuei buruzko informazioa ematen du. Horrez gain, bakoitzaren tutoretzako orduak kontsultatu ditzakezu eta posta elektroniko bidez harremanetan jarri zaitezke

Bilatzaileak
Bilaketa atalean, pertsonak izen, abizen, ikerketa zentro, ikertalde, ikasketa mota edo fakultatearen arabera bilatu daitezke.

Irakasleen bilatzailea

Ikertzaileen bilatzailea

null

Enplegagarritasuna

Deustuko Unibertsitateko ikasleen laneratze-mailari buruzko azterlanaren emaitzak aurkeztu dira.

2024ko abendua - 2021eko promozioa

GRADUEN LAN-EGOERAREN AURRERAPENA

2021ean gradua lortu zuten Deustuko Unibertsitateko ikasleen laneratze-mailari buruzko emaitzak dira hauek, Lanbidek-Euskal Enplegu Zerbitzuko kabinete teknikoak jasoak, Deusto Alumniren laguntzarekin.

DUko tituludunak laneko bizitza aktiboan sartzeko azterlana egiteko. Unibertsitatean 2021eko promozioan graduatutako 1.243 pertsonaren iritzia jaso zen.

2021eko promozioaren lagina osatu zutenei 2024ko azarotik abendura egin zitzaien telefono bidezko elkarrizketa eta ikasturte horretara estrapolatzen da emaitza. Guztira 1673 pertsonak osatu zuten promozioa eta parte hartzea % 74koa izan zen.

Graduko enplegagarritasun-azterlanak. 2020ko promozioa

2024ko abendua - 2021ko promozioa

Gradudunen laneko egoera datuetan:

% 90Okupazio-tasa

Aurreko promozioan baino 2 puntu gutxiago

% 93Jarduera tasa

Zifra hori aurreko inkestakoa baino zertxobait handiagoa da, % 91eko jarduera-tasara iristen baitzen.

% 10Langabezia tasa

Aurreko urtearen aldean, ehuneko 2 puntu igo da.

% 87Ikasketei lotutako enplegua

Horrek esan nahi du enplegua duten hamar unibertsitariotatik ia bederatzik dutela haien maila akademikoarekin bat datorren lana.

% 73Enplegu egonkorra

%11k enpresa publikoetan egiten dute lan eta %74ek erakunde pribatuetan.

% 72EAEn lan egiten du

Inkesta egin duten 10tik 7 EAEn ari da lanean.

% 35bere bizitza profesionalean euskara erabiltzen du

Tituludun berrietatik % 35k erabiltzen dute euskara lanbidean eta % 44ek erabiltzen dute ingelesa.

7,3enpleguaren balorazio globala da

Aurreko promozioan lortutako zifra bera da eta, bereziki, gehien baloratzen den elementua lanpostuan betetzen dituzten funtzioak dira, 10etik 8ra iristen baitira.

2023ko abendua - 2020ko promozioa

GRADUONDOKOEN LAN-EGOERAREN AURRERAPENA

Lanbide batean hasi ahal izatea da Deustuko Unibertsitateko graduondoko bat egin dutenen artean gehien betetzen den itxaropena.

Ikerketaren helburua hau da: egin duten graduondokoarekin ikasleek duten gogobetetasun maila ezagutzea. Aldi berean, graduondokoak ikasleen gaitasun orokorrei egiten dien ekarpena aztertu nahi da eta graduondokoa egin ondorengo enplegagarritasunaren ezaugarriak ezagutu nahi dira. Horrela, 2023an inkesta bat egin zitzaien graduondokoa 2020an amaitu zuten ikasleei. % 69k erantzun zioten galde-sortari.

Okupazio-tasa, hau da, lan egiteko adinean egon eta lanean diharduten pertsonen tasa, % 94,7koa da; langabezia-tasa % 5,3koa da.

Inkestatutako pertsona guztien artean desberdintasun txikiak ikusten dira enplegagarritasunean masterraren arabera, eta okupazio-tasarik handiena arlo teknikoko graduondokoek dute: % 100ekoa.

Graduondokoen enplegagarritasunari buruzko azterketaren aurkezpena. 2020ko promozioa

Ildo beretik, azpimarratu behar da ikasketak amaitu dituzten ia pertsona guztien enplegua ikasketa-mailara egokitzen dela, % 97,1era iritsiz, eta % 80,1aren enplegua egindako ikasketekin lotzen dela.

Lortutako emaitzetatik abiatuta, ondorioztatzen da graduondokoa baliagarria izan dela curriculuma osatzeko, % 25entzat bere lanbidean jarduteko beharrezko masterra zelako, eta % 22,3rentzat, berriz, gaiari buruzko ezagutzak zabaltzeko balio izan zuelako. Gainera, %86,9el uste du jasotako ikasketen eta lan-munduak eskatzen dituen gaitasunen arteko harremana ertain-altua dela. Graduondokoarekin dagoen gogobetetasun maila 10etik 7,6koa da.

 

 

 

Informazio ekonomikoa

Informazio ekonomikoan Deustuko Unibertsitatearen unibertsitate jarduera dago jasota, eta irakaskuntza, ikerketa eta gizarte proiekzioko jarduerez gain, ikastetxe nagusiaren jarduera ere barne dago. Deustuko Unibertsitatearen ikasturte fiskala ikasturteen arabera arautzen da.

Gardentasuna

Emaitzak

Atal honetan honako hauei buruzko informazioa eskaintzen da: Deustuko Unibertsitateak ikerketa jardueran lortutako emaitzak, errendimendu akademikoa, ikasleek prestakuntza eskaintzarekiko duten gogobetetzea eta nazioarteko txosten eta rankingetan duen posizionamendua.

Ikerketa jardueraren emaitzak

Tesiak, argitalpenak, hitzaldiak eta komunikazioak

Adierazleak Balioa 2018 Balioa 2019 Balioa 2020 Balioa 2021 Balioa 2022 Balioa 2023

Defendatutako tesi kopurua

46 50 32 67 71 53

ISI aldizkarietan eta inpaktu-aldizkarietan (WOS eta SCOPUS) argitaratutako artikuluak

 

279WOS +313 SCOPUS 332WOS +351 SCOPUS 339WOS +400 SCOPUS 406WOS +423 SCOPUS

387 WOS + 433 SCOPUS

393 WOS + 487 SCOPUS
Argitaratutako liburu kopurua 41 49 58 62 78 86

JCRrekin egindako biltzarretako txostenen eta komunikazioen kopurua

36 41 28 31 36 45

Hitzaldi eta komunikazio kopurua

341 425 583 545 592 580

 

Lan taldeak, ikertzaileak eta sareak

Adierazleak Balioa 2018 Balioa 2019 Balioa 2020 Balioa 2021 Balioa 2022 Balioa 2023

EJn katalogatutako talde bikainen kopurua: A taldean katalogatutako ikerketa taldeak + B taldean katalogatutako ikerketa taldeak.

12/+7 15/+9 15/+9 15/+9 14/+12 14+12

Eusko Jaurlaritzak aitortutako taldeetan ofizialki integratutako ikertzaileen kopurua.

200 240 249 252 274 307

Parte hartzen den nazioarteko sare eta partzuergoen kopurua (ez dute zehaztu lidergoa)

40 40 40 40 44 49

Deustuko Unibertsitateko ikertaldeak

Informazio gehiago Deustuko Unibertsitateko ikerketa memoriei buruz   

Irakaskuntza jardueraren emaitzak

Arrakasta eta errendimendu tasak, jakintza arloaren arabera. 2023-2024 ikasturtea

GRADUAK

Adarra Errendimendu tasa Arrakasta tasa

Arteak eta Giza Zientziak

% 94,04

% 94,81

Gizarte eta Lege Zientziak

% 87,15

% 88,66
Ingeniaritza eta Arkitektura % 91,13 % 93,44

Osasun Zientziak

% 96,20

% 96,34

Graduondokoak

Adarra Errendimendu tasa Arrakasta tasa

Arteak eta Giza Zientziak

% 83,02

% 98,88

Gizarte eta Lege Zientziak % 99,22 % 99,61
Ingeniaritza eta Arkitektura

% 97,60

% 98,23

Osasun Zientziak

% 99,44

% 99,86

null

Misioa, identitatea eta historia

Ikusi gehiago

null

Plan estrategikoa

Gure eginkizuna indartzen duen proiektua
Ikusi gehiago

null

Adierazleak

Ikus gehiago

null

Estatutu orokorrak

Ikus gehiago

null

Gobernu organoak

Ikusi gehiago

null

Lotutako erakundeak

ORKESTRA