Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) –2030 Agenda bezala ere ezagunak– Nazio Batuek aldarrikatu zituzten 2015ean, eta haietako bakoitzean 2030. urterako helburuak ezarri zituzten. 17 helburu horien bidez oparotasun handiagoa lortu nahi da, pobreziari eta desberdintasunari aurre egin eta planetaren bizitza babestu.
2030 Agendak gobernu izaera du batez ere, eta herrialde guztiak hartzen ditu bere baitan; hala ere, helburua da garapen bidean dauden herrialdeen eta komunitate pobreen bizi-baldintzak hobetzea. Era berean, gobernuek ez ezik, beste eragile sozial eta ekonomiko batzuek ere ekarpena egitea espero da.
Eragile horien artean Unibertsitateak daude, Agenda 30 betetzeko lankidetzan indar handiz sartu dira eta GJHak hedatzeko dokumentuak sortu dituzte, irakaskuntza, ikerketa eta transferentzia arloan.
2030 Agenda Deustuko Unibertsitatean
Deustuko Unibertsitateak onartzen du GJHek adierazitako arloetan aspaldidanik parte hartu duela, eta, aldi berean, horietako askoren irismena eta edukiak erronka dituela. Deustuko Unibertsitateak zeharkako lau ardatz identifikatu ditu: Hezkuntza, Generoa, Justizia Soziala eta Ekologia; horietan ari da lanean eta GJHen erronkei aurre egiten die.