francisco javier arrieta idiakez

Imagen del profesor francisco javier arrieta idiakez

Francisco Javier Arrieta Idiakez zuzenbide lizentziaduna eta lan-zuzenbidean doktore da. Gaur egun, Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbideko irakasle titularra da. Irakasle gisa klaseak ematen ditu zuzenbideko eta enpresa-administrazioko graduetan, lanaren eta Gizarte Segurantzaren zuzenbidea irakatsiz, gaztelaniaz nahiz euskaraz. Orobat, graduondoko eta doktoregoko programetan ikerketa juridikoari buruzko metodologia-ikastaroak ematen ditu, eta edozenbat doktorego tesi zuzendu eta zuzentzen ditu, baita nazioarte-mailakoak ere. Beraren argitalpenak lan-harremanen eta gizarte-babesaren ingurukoak dira. Orotara, 40 argitalpen baino gehiago ditu (monografiak, liburu-kapituluak eta artikuluak), eta kongresu askotan aurkeztu ditu bere lanak. Era berean, txosten juridikoak egin ditu enpresa pribatuentzako nahiz Administrazio Publiko desberdinentzako. Halaber, testu juridiko ugari itzuli ditu euskarara. Kooperatibismoa, fiskalitatea, lan-harremanak eta gizarte-babesa oinarri dituen ikerketa-taldeko kide eta ikerlari nagusia da. Lehiaketa-prozesuen bidez Administrazio desberdinek, eta horien artean Europar Batasunak, emandako ikerketa-proiektu desberdinetan parte hartu du.

CV

Tutorials

Bulegoa: (Bilboko Campusa)

Tutorials : Pedir cita previa vía email // Aldez aurretik bilera eskatu behar da email honetara idatziz: javier.arrieta@deusto.es

EgunaOffice hours:Tokia:

Asteazkena

12:00 - 14.00

Bulegoa: Dekanotza