juan francisco lopez paz

Imagen del profesor juan francisco lopez paz
  • Kategoria:

    Titularra

  • Formakuntza akademikoa:

    Psikologiako doktorea

  • Email:

    jlopez@deusto.es

Juan Francisco LÓPEZ PAZ Psikologiako doktorea da (1996), Deustuko Unibertsitatea). Psikologia eta Hezkuntza Fakultateko irakasle titularra da. Practicumaren koordinatzailea da, Graduan eta Graduondoan. Orientazio Aldizkariaren Erredakzio Kontseiluko kidea da. Irakasgai hauek ematen ditu Graduan: Gizakiaren Garapenaren Psikologia, Helduen eta Adinekoen Psikologia eta Talde Dinamika. Graduondoan: Buru Osasunari Buruzko Masterra (Gaixotasun Kronikoei Aurre Egitea eta Depresioaren Ebaluazio Klinikoa), Gerontologiako Masterra (Zahartze Prozesuaren Oinarri Psikosozialak), Bigarren Hezkuntzako Irakasleak Prestatzeko Unibertsitate Masterra (Orientazioa eta Tutoretza) eta Hezkuntzako Orientazio Masterra (Nerabezaroko Psikologia). Bere ikerketetan gai eta arlo hauek lantzen ditu: Bizi kalitatea eta Zahartzaroa, Giza Garapenaren Psikologia eta Psikologia Klinikoa (Gaixotasun Kronikoa). Azken aldi honetan hainbat kongresu eta topaketetako kide izan da: Jönköping University - School of Health Sciences (Suecia, 2007), International Symposium of Psychosocial Aspects on Neuromuscular Diseases (Spain, 2008), XXIII World Muscle Society International Congress (Great Britain, 2008), The International Educational and Networking forum for e-Health, Telemedicine and Health ICT ( Luxemburg, 2008), 5th International Rehabilitation Conference in Neuromuscular Diseases (2009), VII Congreso Sociedad Española Psicofisiología y Neurociencia Cognitiva y Afectiva (Valentzia, 2010), International Congress Interpsiquis (2011), Congreso Pediatría de Galicia (2012), 9th HTAi Bilbao (2012). Hainbat aldizkaritan argitaratu ditu artikuluak: Neuromuscular Disorders, Spanish Journal of Psychology, Developmental Neuropsychology.

Tutorials : Es conveniente previamente concertar cita, a través de la dirección: jlopez@deusto.es

EgunaOffice hours:Tokia:

Asteazkena

11.00 - 12.30

Bulegoa: 216-D