OstatuaDonostiako campusa

Cerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta secciónMENUA

Ongi etorri Deustuko Unibertsitatera!

Ostatua

Donostiako campusa aukeratu baduzu, Europako hiririk ederrenetako batean esperientzia unibertsitario ahaztezina izango duzu zain. Zure etorrera ezin hobea izan dadin, orrialde honetan informazio praktikoa emango dizugu, zure bizimoduari hobekien egokitzen zaion ostatua bilatzeko:
 

  • Pisu partekatuak beste ikasle batzuekin edo familiekin
  • Unibertsitate-egoitza

Kontaktua

Helbidea:

Camino Mundaiz, 50. 20012 - San Sebastián


Telefonoa:

943 32 66 00EXT. 5249
acogida.donostia@deusto.es

Ostatu partekatua

Aukeratu zure pisua

null

Ostatu partekatua

Aukeratu zure pisua

Deustuko Unibertsitatean, gure ikasleentzako ostatua kudeatzeko plataforma jartzen dizugu eskura. Zerbitzu horrek zeure kabuz eta modu errazean etxebizitza partekatuak edo familian ostatu hartzea erraztuko dizu.

Tresna horren bidez, pisu eta logelen hainbat aukera ikusi eta hautatu ahal izango dituzu; jabeekin eta/edo etxebizitzak kudeatzen dituen agentzia laguntzaile batekin harremanetan jarri, eta zure ostatua erraz antolatu ahal izango duzu.

Plataformara sartzeko, beharrezkoa da erabiltzaile gisa erregistratzea eta Deustuko Unibertsitateko onarpen gutuna edo matrikularen egiaztagiria atxikitzea, erregistroa balioztatzeko.

EZAGUTU ERASMUS PLAY

Ohiko galderak

Beste ostatu-aukera batzuk DonostianNon gehiago har dezakezu ostatu?

Deustuko Unibertsitateko ikasleek onurak dituzten egoitzak

Hurrengo egoitzek deskontuak eta beste onura batzuk eskaintzen dizkizute Deustuko Unibertsitateko ikasle izateagatik.

 

 

Talent House

Donostiako campusera ikertzera edo doktoregoa ikastera bazatoz, Talent Houseko “Ostatu Zerbitzuaren” bidez eska dezakezu tokia; ikerketako profesionalentzako egoitza esklusiboa da. Gainera, harrera-plan integrala eskaintzen dizu, etxebizitza bilatzeko laguntza eta familian egokitzeko laguntza barne.

Aukera gehiago

Beste aukera batzuk aztertu nahi badituzu, dokumentu honetan Donostiako etxebizitza-baliabide osagarrien zerrenda aurki dezakezu. Hemen, unibertsitate-egoitza gehiagori buruzko informazioa aurkituko duzu, baita aurreko proposamenen osagarri diren beste ostatu-aukera batzuei buruzkoa ere.

Kontsultatu eska ditzakezun bekak

Ostatu-bekak

null"

Olarain Egoitzako Beka

GRADUKO BEKA

null"

The Social Hub Egoitzako Beka

GRADUONDOKO BEKA

Ezagutu hiria

Bizi Donostian

nullIcono para el play del video

Ezagutu hiria

Bizi Donostian

Donostiako campusean ikastean, bizi-kalitate handiko hiri batean integratuko zara, itsasoaren ondoko ingurune natural ederrean, mundu mailako erreferentziazko gastronomian eta dinamismo kulturalan. Horrek guztiak zure prestakuntza esperientzia osatu eta aberastuko duen gune ezin hobe bihurtzen du Donostia.

 

Ostatua Donostian

LEHENENGO PERTSONAN

Fleur Annaert

The Social Hub-en ostatu hartzea bikaina da. Campusetik hain gertu egotea benetako luxua da, erosotasun handia, ikaskideekin egoteko aukera paregabea, eta dena errazago egiten duen giroa.

Fleur Annaert

EAZ, Belgika

Pablo Martín

Olarain-en bizitzea esperientzia berri bat izan da niretzat. Etxean bezala sentitu naiz, eta, batez ere, ikasketetan arreta mantentzen lagundu dit. Asko baloratzen dut hain liburutegi handi batean ikasteko aukera izatea. Lagun berriak egin ditut.

Pablo Martín

ADE + IMS, Madrid

Alison Antinori

The Social Hub-en egoteak dena are bereziago bihurtu du; izan ere, pertsona zoragarriak ezagutu ditut eta etxean bezala sentitu naiz. Esperientzia hau berriro zalantzarik gabe aukeratuko nuke.

Alison Antinori

EAZ, Irlanda

Fleur Annaert

Ostatu-plataformari esker, oso erraza izan zen hirian ostatu hartzeko gela bat aurkitzea seihilekorako. Deustuko Unibertsitatean ongietorria sentitu nintzen, bai unibertsitatean, bai hirian.

Isabella Garneij

EAZ, Suedia

Miguel Solano

Nire egonaldia Livensa Living-en oso erosoa izan da, etxean bezala sentitu naiz. Arreta oso ona izan da, eta zerbitzuak paregabeak izan dira egonaldi osoan zehar.

Miguel Solano

EAZ+Zuzenbidea, Navarra

Floor Judith Bosker

Deustuko ostatu-plataformak politika oso fidagarria du. Oso erraza egiten da jabearekin harremanetan jartzea logela bat interesatzen zaizunean.

Floor Judith Bosker

EAZ, Herbehereak

Marc Rossell

Livensa-rekin izandako esperientzia bikaina izan da, Deustuko gradua hasi nuenetik haiekin nago. Livensan familia artean egotea bezalakoa da.

Marc Rossell

EAZ+Zuzenbidea, Andorra

Ingrid Serrano Bran

Talent House programaren bidez EKINN-en bizitzeak diziplina anitzeko ingurune batean murgiltzeko aukera eman dit.

Ingrid Serrano Bran

Doktoregoa, El Salvador