Ostatu partekatua
Aukeratu zure pisua
Deustuko Unibertsitatean, gure ikasleentzako ostatua kudeatzeko plataforma hau jartzen dizugu eskura. Zerbitzu horrek zeure kabuz eta modu errazean etxebizitza partekatuak edo familian ostatu hartzea erraztuko dizu.
Tresna horren bidez, pisu eta logelen hainbat aukera ikusi eta hautatu ahal izango dituzu; jabeekin eta/edo etxebizitzak kudeatzen dituen agentzia laguntzaile batekin harremanetan jarri, eta zure ostatua erraz antolatu ahal izango duzu.
Plataformara sartzeko, beharrezkoa da erabiltzaile gisa erregistratzea eta Deustuko Unibertsitateko onarpen gutuna edo matrikularen egiaztagiria atxikitzea, erregistroa balioztatzeko.