Unibertsitatean ikastea oso asegarria eta bizigarria izan daiteke. Datozen urteetan gauza asko ikasiko dituzu, lagun berriak egingo dituzu, ikuspuntu desberdinak ezagutuko dituzu, esperientzia berriak biziko dituzu eta etorkizunean zure bidea gidatuko duten helburu pertsonal eta profesional berriak identifikatuko dituzu.
Unibertsitateko ingurunera egokitzeak ere erronka handiak dakartza: talde berrietan integratzea, lan karga maneiatzen ikastea, irakasgai bakoitzaren eskakizunak betetzea edo ikasteko modu eraginkor bat hartzea. Zure motibazio pertsonala eta ahaleginerako gaitasuna funtsezkoak izango dira emaitza onak lortzeko, baina ez zara bakarrik egongo. Unibertsitateko Orientazio Zerbitzuak unibertsitatean egingo dituzun urratsak ahalik eta gehien aprobetxatzen lagundu ahal dizu.
Zer da Unibertsitateko Orientazio Zerbitzua?
Arreta psikopedagogikoko zerbitzu bat da, Deustuko Unibertsitatean matrikulatutako ikasleei laguntza eskaintzen diena, haien ibilbide unibertsitarioan laguntzeko.
Gure helburua bikoitza da: lehenengo eta behin, fakultatebakoitzeko tutore-taldeak antolatzea, dinamizatzea, laguntzea, babestea eta prestatzea. Bigarrenik, tutorearen jardueraren osagarri, bizitza akademikora egokitzen laguntzeko, zure garapen pertsonala bultzatzeko eta unibertsitatean arrakasta izaten laguntzeko baliabideak ematen dizkizugu, hartara, errendimendu akademikoa eta ongizate emozionala sustatzeko.