Denboraren kudeaketa desegokia edo ez-eraginkorra da unibertsitateko ikasleek maizen agertzen duten arazoetako bat, eta estres- eta antsietate-iturri garrantzitsua da.
Denbora kudeatzeko gaitasunei buruz hausnartzea eta unibertsitateko ikasleen prokrastinazioaren problematikari erantzutea da tailer honen helburua. Tailer praktikoa da, eta honako puntu hauek landuko dira:
- Norberaren denboraren kudeaketari eta zeregin akademikoak atzeratzera garamatzaten arrazoiei buruzko hausnarketa.
- Bakoitzak dituen zailtasunak identifikatzea.
- Denbora optimizatzeko tresnak eskuratzea.
- Helburu pertsonalekin eta epe luzekoekin lotutako prokrastinazioa.
Tailerrak astean 2 ordu inguruko dedikazioa eskatzen du.
Modalitatea: online
Hizkuntza: euskara eta gaztelania