Liburutegiak prestakuntza saioak ematen dizkie hala eskatzen duten gradu eta masterreko ikasle taldeei, Informazio-alfabetatzea ikasleen artean barneratzeko. Informazio-alfabetatzea (ALFIN) informazioa noiz eta zergatik behar den, non aurkitu behar den eta nola ebaluatu, erabili eta modu etikoan komunikatzeko gaitasuna eskuratzean datza, guztiak ere unibertsitateko esparru akademikoan ezinbesteko garrantzia duten gaitasunak.
Eskaera ondorengo inprimakien bidez:
Eskura dauden programatutako saioak:
Irakasleen/Ikertzaileen eta administrazio eta zerbitzuetako langileen izena ematea: DU-ko Intraneteko Barne prestakuntza ataletik.
Graduko eta graduondoko/doktoregoko ikasleen eta Liburutegiaren lagunak/Alumni-en izena ematea: Ondorengo inprimakien bidez:
Liburutegian eskuragarri dagoen informazio-baliabide bati buruzko saioak eska daitezke, edo arlo tematiko jakin bateko baliabideei buruzkoak.
Eskaera ondorengo inprimakien bidez:
DUko Liburutegiak ikerketarako laguntza-zerbitzua ezkaintzen du unibertsitateko komunitate osoarentzat, bereziki ikerketa lanak egiten dituztenentzat. Honen helburu nagusia ikertzaile eta irakasleei laguntza eta aholkularitza eskaintzea da, beren dokumentazio, erredakzio, argitalpen, ikusgarritasun eta ebaluazio lanetan lagungarri diren baliabide eta zerbitzuetan.
Aldizkarien inpaktuak eta argitaratu aurreko aholkularitza, ikertzaileak emaitza hobeak lortzeko aukera izan dezan. Sarbide irekiari, plagioari, sinadura zientifikoaren bateratzeari eta normalizaioari eta egilearen profil eta identifikatzaileei buruzko informazioa.
Kudeatzaile bibliografikoak erabiltzen laguntzea, bereziki RefWorks.
Irakasle edota ikertzaileen argitalpenen kalitate-zantzuak aurkitzen laguntzeko zerbitzua, akreditazioak, seiurtekoak eta ikerketa-lanaren ebidentziak aurkeztu behar diren beste edozein deialditan lortzeko behar den dokumentazioa betetzeko lagungarri.
ORCID, ResearcherID, ScopusID, Dialnet edo Google Scholar bezalako autore-identifikatzaile eta profilak sortzeko, bateratzeko edota aberasteko laguntza
DU-ko irakasleei, ikertzaileei eta zerbitzuetako langileei zuzendutako zerbitzua. Gure lanean hirugarrenen materialak erabiltzearekin lotutako edozein kontu argitzea du helburu.
Liburutegiko informazio-baliabideei buruzko aholkularitza eta datu-base espezializatuetan bilaketa bibliografikoak.
Irakasle, ikertzaile eta administrazio eta zerbitzuetako langileen eskura dagoen zerbitzua. Helburua da gure lanean hirugarrenen materialak erabiltzearekin lotutako edozein gai argitzea.