LiburutegiaERABILI LIBURUTEGIA ETA ZURE ESKURA DAUDEN ESPAZIOAK ETA BALIABIDEAK

Cerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta secciónMENUA

Langelak

null"

Irakurgelak / Ikasgela

Bakarlanerako gela hauetara sartzeko, beharrezkoa da aldez aurretik ikaspostu bat maileguan hartzea.

Bilboko campusa: 1., 2. eta 3. solairuetan (600 ikaspostu). Donostiako campusa: Larramendi eraikineko lehenengo solairuan (124 ikaspostu).

null"

Talde Lanerako Gelak

Ikasleen talde lanerako guneak, aldez aurretik erreserbatu beharrekoak (6 lagun).

Bilboko campusa: 14 gela, hiru solairuarte bakoitzean kokatuta. Donostiako campusa: 21 gela. 8., 13. eta 20.ak irakasle, ikertzaile eta administrazio eta zerbitzuetako langileentzat erreserbagarri.

null"

Ikerketa kabinak

Bilboko campusa: 33 ikerketa kabina, mahaiak, apalategiak eta argi, sare eta IP telefoniarako hartuneak dituztenak.

Donostiako campusa: Larramendi eraikineko 2. solairuan, 18 ikaspostu mahai, armairu eta argi eta sare hartunedunak. 

Irakasle eta ikertzaileek DEIKER-i eskaera egin beharko diote:

  • Bilboko campusa: reservacarrels@deusto.es
  • Donostiako campusa: ilochotarena@deusto.es ​
null"

Erreferentzia gela / Mediateka (Bilbaoko Campusa)

Erreferentzia Gela: 40 postu (aurretik mailegatu beharrekoak), ordenagailuz eta Interneteko konexioz hornituta, baliabide elektronikoak kontsultatzeko eta banakako lan akademikoak egiteko.

Mediateka: Ikus-entzunezko funtsak eta liburu euskarria ez duten beste materialak, euskarri ezberdinetan, eta horiek kontsultatzeko ordenagailuekin.

null"

Lantegiak eta Mintegiak (Bilboko Campusa)

Lantegiak: 9 lantegi hiru solairuarteetan banatuta (4-12 lagun). Irakasleek, ikertzaileek eta administrazio eta zerbitzuetako langileek erreserba ditzakete. Talde txikiei aholkularitza, tutoretza eta prestakuntza ematea erraztea da helburua.

Mintegiak: 3 mintegi, bat solairu bakoitzean (28 lagun). Prestakuntza eskaintzeko pentsatuta eta irakasle, ikertzaile eta administrazio eta zerbitzuetako langileentzat erreserbagarri.

 

null"

Gela osagarriak (Donostiako Campusa)

Irakurgela: Egunkariak, liburu berriak eta inprimaturiko aldizkako argitalpenak kontsultatzeko. 

Atseden Gela: Etenaldi laburrak egiteko edota kafe/edari bat hartzeko.

Ikaspostuen mailegua

OINARRIZKO ARAUAK:

-Txartel pertsonala eta besterenezina

-Mailegua: 4 +2 ordu (luzapena Océano-tik)

-Mailegaturiko ikaspostua beti itzuli behar da

-Ezinbestekoa esleitutako ikaspostuan esertzea

-Ikasgelan isiltasuna eta jokabide egokia

Mailegua

Deustuko Unibertsitateko txartela edo Liburutegiko lagunen txartela indarrean izatea.

MAILEGURAKO BALDINTZAK

Mailegua: Sarrerako mostradorean edo automailegu zerbitzuan.

Itzulketa:

  • Bilboko campusa: Itzultzeko ontzian.
  • Donostiako campusa: Sarrerako mostradorean.

Berriztapenak: Océano-ko gure espazio pertsonaletik mailegua 7 egunez luzatzeko aukera dago, mugaeguna baino 3 egun lehenagotik hasita, betiere liburu horiek erreserba-eskaerarik ez badute.  

Erreserbak:

  • Mailegaturik dauden liburuak erreserba daitezke Océano-tik.
  • Ezin izango da erreserbarik egin liburu berdinaren beste ale bat maileguan eduki edo gordeta izanez gero, edota erabiltzailea zigortuta badago. 
  • Eskatutako alea erabilgarri egotean, @opendeusto edo @deusto kontuan mezua jasoko da. Abisua jasotzen denetik, liburua eskura izango da hurrengo eguneko Liburutegiko itxiera ordura arte.
  • Mailegua 4 ordurako egingo da gehienez. Océano-tik, mailegua 2 orduz luzatzeko aukera dago. Edozelan ere, Liburutegia itxi baino ordu erdi lehenago itzuli beharko da. 
  • Mailegu berri bat egin ahal izango da baldin eta, itzultzeko orduan, mailegurako ordenagailu gehiago libre badaude.
  • Ordenagailu eramangarriak ikasketa kontuetarako baino ez dira maileguan emango. 
  • Ordenagailu Eramangarrien Mailegurako Araudia

Irakurgeletara, Erreferentzia Gelara edo Ikasgelara sartzeko, beharrezkoa da aldez aurretik lanpostu bat maileguan hartzea.  Horretarako, armairuak adierazten dituen jarraibide errazei jarraitu. Hementxe topatuko duzu:

  • Bilbo: Erreferentzia Gelan zein sarrerako mostradorean.
  • Donostia: Sarrerako mostradorean

IKASPOSTUEN MAILEGURAKO ARAUAK

 

  • Edozein baliabide (liburu, ordenagailu eramangarri edo ikaspostu) berandu itzultzearen ondorioz sortutako trabek baliabide guztien maileguari eragiten diote, edozein motatakoak direla ere.
  • Liburuak atzeratuta itzultzeagatik 3 egun naturaleko desgaikuntza egongo da, mailegatutako liburu bakoitzeko eta atzeratutako egun bakoitzeko.
  • Liburua galdu edo hondatuz gero, ez da beste mailegurik emango, harik eta liburu hori itzuli edo, bestela, prezioa ordaindu arte.
  • Txartela pertsonala eta besterenezina da; hortaz, titularra ez den batek erabiltzeak zigorra ekarriko du.
  • Liburutegitik dokumentuak ateratzeko, nahitaezkoa da mailegu edo automailegu zerbitzua erabiltzea. Arau hau betetzen ez duten erabiltzaileek edo urratzen dutenek ezingo dute Liburutegira sartu, kasuaren arabera ezarritako denboran.
  • Txartela galduz gero, Liburutegian jakinarazi beharko da lehenbailehen. Jakinarazi arte, txartel hori erabiliz egiten diren maileguen erantzule titularra izango da eta horrek dakarzkion zigorrak jasoko ditu.
null

Erosketak/Kanpoko Dokumentuak Eskuratzea

Deustuko Unibertsitateko irakasleentzat / ikertzaileentzat da zerbitzua.

Hala ere, Liburutegiko erabiltzaile guztiek egin ditzakete erosteko iradokizunak. Unibertsitateko bibliografia bildumari begira izan ditzaketen interesaren eta egokitasunaren arabera bideratuko dira. Erosteko iradokizun bat egiteko, erabiltzailearen datuak eta lanaren datuak adieraziz, bidali posta elektronikoko mezu bat helbide hauetara:

Liburutegian ez dauden originalak edo erreprodukzioak eskuratzen ditu.

Irakasle, ikertzaile eta doktoregoko ikasleentzako zerbitzua da.

Kanpoko dokumentuak eskatzeko, ondorengoetariko bat bete behar da: Bilboko campusa eta Donostiako campusa.

Zerbitzu hau lehenengoz erabiltzeko, sisteman alta eman behar da. Egin klik “Alta” dioen lekuan. Aktibatzeko posta elektronikoko mezua jasotakoan, erabili ahal izango da kanpoko dokumentuak eskatzeko zerbitzua.

Kanpoko dokumentuak jaso eta itzuli: Sarrerako mostradorean.

Baldintzak: Liburuegien arteko mailegu bidez lortzen diren originalak ezarritako epean kontsultatu beharko dira. Dokumentuen erreprodukzioak ikasteko edo ikertzeko egingo dira, eta eskatzailea izango da arduradun, indarrean dagoen jabetza intelektualari buruzko legeak ezarritakoa betetzeko.

Informazio gehiagorako, idatzi sod@deusto.es (Bilbo) edo sod.ss@deusto.es (Donostia) helbideetara.

Jatorrizko dokumentuak edo erreprodukzioak mailegatzen dira bi campusen artean: Bilbokoak eta Donostiakoak.

Liburutegiko erabiltzaile guztiek eskatu dezakete campusen arteko mailegua.

Eskaerak:

  • Gradu eta Graduondoko ikasleak, Deusto Alumni, Liburutegiko Lagunak eta PAS:

Sarrerako mostradorean formularioa betez edo eskaera hau bidaliz: 

Jaso eta itzuli: Sarrerako mostradorean. 

 

null

Beharrezko informazio guztia ondorengo webguneetan aurkituko duzu:

Inprimatu, fotokopiatu eta eskaneatu

EUROPEAR DOKUMENTAZIO ZENTROA

Europako Dokumentazioko Zentroa (EDZ) Unibertsitateari europar integrazioari buruzko irakaskuntza eta ikerketa sustatzeko laguntza ematen dion informazioko puntua da.  Ikasle, irakasle eta ikertzaileei gai europearretan laguntza eskaintzen die.

1980. urtean sortu zen, Deustuko Unibertsitatearen eta Europako Komunitateen arteko akordio baten bidez. 

 

1997 geroztik, EDZ Europako Informazioaren Euskal Sarearen (EIES) parte da. EIES-ren helburu nagusia europar informazioa duten zentru ezberdinen elkarlan eta koordinazio handiagoa lortzea da.

2005 geroztik EIES zabalagoa den beste sare baten zati da: EUROPE DIRECT. Sare honetan batzen dira herritarrentzako europar informazio zerbitzu gehienak. Unibertsitate-komunitate osoari irekita, Europako Dokumentazio Zentroak ere zerbitzua eskaintzen dio eskatzen duen orori.