Eraikinera sartzeko, Deustuko Unibertsitateko kide gisa identifikatu beharko duzu, zure UD txartela (fisikoa edo birtuala) sarrerako tornuetatik pasatuz. Txartela pertsonala eta besterenezina da.
Bakarlanerako gela hauetara sartzeko, beharrezkoa da aldez aurretik ikaspostu bat maileguan hartzea.
Bilboko campusa: 1., 2. eta 3. solairuetan (600 ikaspostu). Donostiako campusa: Larramendi eraikineko lehenengo solairuan (124 ikaspostu).
Ikasleen talde lanerako guneak, aldez aurretik erreserbatu beharrekoak (6 lagun).
Bilboko campusa: 14 gela, hiru solairuarte bakoitzean kokatuta. Donostiako campusa: 21 gela. 8., 13. eta 20.ak irakasle, ikertzaile eta administrazio eta zerbitzuetako langileentzat erreserbagarri.
Bilboko campusa: 33 ikerketa kabina, mahaiak, apalategiak eta argi, sare eta IP telefoniarako hartuneak dituztenak.
Donostiako campusa: Larramendi eraikineko 2. solairuan, 18 ikaspostu mahai, armairu eta argi eta sare hartunedunak.
Irakasle eta ikertzaileek DIT-i eskaera egin beharko diote: reservacarrels@deusto.es
Erreferentzia Gela: 40 postu (aurretik mailegatu beharrekoak), ordenagailuz eta Interneteko konexioz hornituta, baliabide elektronikoak kontsultatzeko eta banakako lan akademikoak egiteko.
Mediateka: Ikus-entzunezko funtsak eta liburu euskarria ez duten beste materialak, euskarri ezberdinetan, eta horiek kontsultatzeko ordenagailuekin.
Lantegiak: 9 lantegi hiru solairuarteetan banatuta (4-12 lagun). Irakasleek, ikertzaileek eta administrazio eta zerbitzuetako langileek erreserba ditzakete. Talde txikiei aholkularitza, tutoretza eta prestakuntza ematea erraztea da helburua.
Mintegiak: 3 mintegi, bat solairu bakoitzean (28 lagun). Prestakuntza eskaintzeko pentsatuta eta irakasle, ikertzaile eta administrazio eta zerbitzuetako langileentzat erreserbagarri.
Irakurgela: Egunkariak, liburu berriak eta inprimaturiko aldizkako argitalpenak kontsultatzeko.
Atseden Gela: Etenaldi laburrak egiteko edota kafe/edari bat hartzeko.
OINARRIZKO ARAUAK:
-Txartel pertsonala eta besterenezina
-Mailegua: 4 +2 ordu (luzapena Océano-tik)
-Mailegaturiko ikaspostua beti itzuli behar da
-Ezinbestekoa esleitutako ikaspostuan esertzea
-Ikasgelan isiltasuna eta jokabide egokia
Deustuko Unibertsitateko txartela edo Liburutegiko lagunen txartela indarrean izatea.
Mailegua: Sarrerako mostradorean edo automailegu zerbitzuan.
Itzulketa:
Berriztapenak: Océano-ko gure espazio pertsonaletik mailegua 7 egunez luzatzeko aukera dago, mugaeguna baino 3 egun lehenagotik hasita, betiere liburu horiek erreserba-eskaerarik ez badute.
Erreserbak:
Irakurgeletara, Erreferentzia Gelara edo Ikasgelara sartzeko, beharrezkoa da aldez aurretik lanpostu bat maileguan hartzea. Horretarako, armairuak adierazten dituen jarraibide errazei jarraitu. Hementxe topatuko duzu:
IKASPOSTUEN MAILEGURAKO ARAUAK
Deustuko Unibertsitateko irakasleentzat / ikertzaileentzat da zerbitzua.
Hala ere, Liburutegiko erabiltzaile guztiek egin ditzakete erosteko iradokizunak. Unibertsitateko bibliografia bildumari begira izan ditzaketen interesaren eta egokitasunaren arabera bideratuko dira. Erosteko iradokizun bat egiteko, erabiltzailearen datuak eta lanaren datuak adieraziz, bidali posta elektronikoko mezu bat helbide hauetara:
Liburutegian ez dauden originalak edo erreprodukzioak eskuratzen ditu.
Irakasle, ikertzaile eta doktoregoko ikasleentzako zerbitzua da.
Kanpoko dokumentuak eskatzeko, ondorengoetariko bat bete behar da: Bilboko campusa eta Donostiako campusa.
Zerbitzu hau lehenengoz erabiltzeko, sisteman alta eman behar da. Egin klik “Alta” dioen lekuan. Aktibatzeko posta elektronikoko mezua jasotakoan, erabili ahal izango da kanpoko dokumentuak eskatzeko zerbitzua.
Kanpoko dokumentuak jaso eta itzuli: Sarrerako mostradorean.
Baldintzak: Liburutegien arteko mailegu bidez lortzen diren originalak ezarritako epean kontsultatu beharko dira. Dokumentuen erreprodukzioak ikasteko edo ikertzeko egingo dira, eta eskatzailea izango da arduradun, indarrean dagoen jabetza intelektualari buruzko legeak ezarritakoa betetzeko.
Informazio gehiagorako, idatzi sod@deusto.es (Bilbo) edo sod.ss@deusto.es (Donostia) helbideetara.
Europako Dokumentazioko Zentroa (EDZ) Unibertsitateari europar integrazioari buruzko irakaskuntza eta ikerketa sustatzeko laguntza ematen dion informazioko puntua da. Ikasle, irakasle eta ikertzaileei gai europearretan laguntza eskaintzen die.
1980. urtean sortu zen, Deustuko Unibertsitatearen eta Europako Komunitateen arteko akordio baten bidez.
1997 geroztik, EDZ Europako Informazioaren Euskal Sarearen (EIES) parte da. EIES-ren helburu nagusia europar informazioa duten zentru ezberdinen elkarlan eta koordinazio handiagoa lortzea da.
2005 geroztik EIES zabalagoa den beste sare baten zati da: EUROPE DIRECT. Sare honetan batzen dira herritarrentzako europar informazio zerbitzu gehienak. Unibertsitate-komunitate osoari irekita, Europako Dokumentazio Zentroak ere zerbitzua eskaintzen dio eskatzen duen orori.