IKASKETA EZ-OFIZIALAK AMAITU DITUT. NOIZ ETA NOLA ESKATU DEZAKET TITULUA?
Deustuko Unibertsitateak autozerbitzu-sistema bat jarri du martxan, indarrean dauden ikasketetako titulu ez-ofizialak eskatzeko eta tasak ordaintzeko esteka honen bidez: deusto.es/secretariavirtual.
Gogoratu titulua emateko eskaera izapidetzeko, ezin duzula ikasketa-espedientean eman gabeko dokumentaziorik izan eta ordainketa guztiak eginda eduki behar dituzula.
Zure NIUa ezagutzen ez baduzu, jarri harremanetan aula.tic@deusto.es helbide elektronikoarekin, zure nortasun agiriaren kopia bat erantsita.
Garrantzitsua: egiaztatu agertzen diren datu pertsonalak zuzenak direla, tituluan agertuko baitira denak. Zuzenak ez badira edo horietakoren bat aldatu baduzu, ez egin eskaera. Eskatu zure datuak eguneratzeko. Horretarako, bidali Unibertsitateko Idazkaritza Orokorrera zure nortasun agiriaren fotokopia konpultsatua edo aurkeztu jatorrizko dokumentua eta fotokopia bat, erkatzeko.
Jaitsi inprimakia eta instrukzioak
Gainera, titulu ofizial bati lotutako tituluen kasuan (gradukoa zein masterrekoa izan), bai Prestakuntza Programa Konbinatuaren modalitatean egin badira, bai aldi berean egin badira, beharrezkoa da titulu ofiziala emateko eskaera egina izatea titulu propioa izapidetzea eskatu ahal izateko.
Graduondoko ikasketa batzuek matrikulako tasen barruan dituzte sartuta titulua edo diploma emateko tasak. Kasu horietan, titulua ematea ofizioz egiten da, doakionak hala eskatu beharrik izan gabe. Nolanahi ere, etorkizunean kopia eskatu beharra izanez gero, tasak ordaindu beharko dira.
Noiz egin dezaket eskaera?
Amaitutako ikasketetan ikasturte honetan matrikulatuta egon bazara, kontsultatu eskaera hasteko data deialdi bakoitzean. Seihileko bakoitza amaitu ondoren, espedientea ixteko prozesuak egin behar dira titulua eskatu aurretik.
Matrikulako argibideetan urtero argitaratzen da informazio zehatza, baina erreferentzia gisa, deialdi bakoitzeko ebaluazio epea amaitu eta 3 astera hasten da eskaera egiteko epea.
Ikasketak amaitu eta hurrengo ikasturteetan, epea etengabe irekita dago (abuztuan eta DUko oporraldietan izan ezik).
NOLA ETA NOIZ JASOKO DUT NIRE TITULUA (EZ-OFIZIALA)?
Zure eskaera autozerbitzuan egitea amaitzen duzunean, tituluaren eskabidearen ordezkagiria jaitsi dezakezu. Behin betiko titulua eman arte balio dizu.
Titulua eskuragarri dagoenean, abisua jasoko duzu posta elektronikoz @opendeusto.es helbidean eta eskaera egitean eman zenuen kontu pertsonalean. Helbide elektronikoa aldatzen baduzu, gogoratu Idazkaritza Orokorrean jakinarazi behar duzula, datu-basea zure datuekin eguneratu ahal izateko eta zure titulua jasotzeko jakinarazpena behar bezala jaso dezazun.
Interesdunak ezin badu Unibertsitatera joan titulua jasotzera, hirugarren pertsona bati eman diezaioke baimena horretarako idazki baten bidez (notario-ahalordea izan beharrik gabe titulu ez-ofizialetan).
Jaitsi baimena emateko inprimakia
Posta ziurtatuz bidaltzeko ere eska dezakezu. Eskabide-orria jasoko duzu titulua jaso izanaren komunikazioarekin batera, eta bete eta Idazkaritza Nagusira bidali beharko duzu.
Jaitsi posta arruntez bidaltzea eskatzeko inprimakia
Garrantzitsua: balioa izan dezan, behin jasoz gero, tituluak interesdunak sinatuta egon behar du. Tituluari ez zaio oharrik, apunterik edo bestelakorik egin behar, baliogabetuta geratuko bailitzateke.
TITULUAREN KOPIA BAT ESKA DEZAKET?
Tituluaren kopia kasu hauetan baino ezin daiteke eskatu:
- Galdu, suntsitu edo hondatu delako.
- Datu pertsonalak aldatu direlako. Kasu horretan, emandako titulua baliogabetu egin behar da (euskarri fisikoa).
Tituluaren kopia eskatzeko izapidea Idazkaritza Orokorrean egin behar da.
TITULUAREN KOPIA KONPULTSATUA BEHAR DUT
Deustuko Unibertsitatea ez da unibertsitate publikoa eta langileen artean ez dago funtzionario publikorik. Hori dela eta, ez du kopia konpultsaturik ematen.
Kopia konpultsatu bat emateko hau egin dezakezu:
- Notaritza batera joan.
- Kopia sinple bat eta jatorrizkoa aurkeztu (erkatzeko) dokumentuaren hartzailea izango den eta egiaztatu behar duen erakundean.