GRADUKO, UNIBERTSITATE MASTERREKO EDO DOKTOREGOKO IKASKETAK AMAITU DITUT. NOIZ ETA NOLA ESKA DEZAKET TITULUA?
Deustuko Unibertsitateko Gradudun, Unibertsitate Master edo Doktore titulua eskatzeko:
Deustuko Unibertsitateak autozerbitzu-sistema jarri du abian, indarrean dauden ikasketa-titulu ofizialak eskatzeko eta tasak ordaintzeko, esteka honen bidez: deusto.eus/idazkaritzabirtuala.
Ikasketak aldi berean egin dituztenentzat bakarrik (titulu ofiziala + titulu propioa): titulu propioa autozerbitzuaren bitartez eskatu ezin den bitartean, nahi izanez gero, eskabide-metodo bera erabili ahal izango dute bi tituluetarako. Hala ere, ofiziala autozerbitzu bidez eska dezakete.
Eskabidea autozerbitzuan egiten baduzu (internet bidez), ez duzu dokumenturik aurkeztu behar.
Gogoratu tituluaren eskaera egin ahal izateko ez duzula zure espedientean aurkezteke dagoen dokumentaziorik izan behar eta ordainketa guztiak egunean izan behar dituzula.
Garrantzitsua: egiaztatu agertzen diren datu pertsonalak zuzenak direla, tituluan agertuko direnak baitira. Zuzenak ez badira edo horietakoren bat aldatu baduzu, ez duzu eskaerarik egin behar. Eskatu zure datuak eguneratzeko, eta bidali zure identifikazio-agiriaren fotokopia konpultsatua Unibertsitateko Idazkaritza Orokorrera edo aurkeztu jatorrizko dokumentua eta fotokopia erkatzeko.
Filosofia Politikoan eta Ekonomian Graduatua (unibertsitate arteko baterako titulua):
Universidad Pontificia Comillas-eko eta Deustuko Unibertsitateko Filosofia, Politika eta Ekonomiako gradudun titulu ofiziala edo Universidad Pontificia Comillas-eko, Deustuko Unibertsitateko eta Universidad Ramon Llull-eko Filosofia, Politika eta Ekonomiako gradudun titulu ofiziala (unibertsitate arteko baterako titulua) eskuratzera bideratutako ikasketak amaitu badituzu, kontuan izan behar duzu unibertsitate koordinatzailea Universidad Pontificia Comillas dela eta hari dagokiola titulu ofiziala eta SETa luzatzea.
Ikasketak Deustuko Unibertsitatean amaitzen dituztenek titulua DUn eskatuko dute eta UD arduratuko da unibertsitate koordinatzailearen aurrean izapideak egiteaz. Universidad Pontificia Comillas-ek titulua eta SET-a bidaliko dizkio DUri doakionari eman diezazkion.
Oharra: Erasmus Mundus tituludunek Masterreko (Fakultatea) idazkaritzarekin harremanetan jarri behar dute eskaera egin aurretik.
Noiz egin dezaket eskaera?
Amaitutako ikasketetan ikasturte honetan matrikulatuta egon bazara, kontsultatu eskaera hasteko data deialdi bakoitzean. Seihileko bakoitza amaitu ondoren, espedientea ixteko prozesuak egin behar dira titulua eskatu ahal izan aurretik.
Urtero argitaratzen da informazio zehatza matrikula-jarraibideetan, baina erreferentzia gisa, deialdi bakoitzeko ebaluazio-aldia amaitu eta 3 astera hasten da epea.
Ikasketak amaitu eta hurrengo ikasturteetan, epea etengabe irekita dago (abuztuan eta UD oporraldietan izan ezik).
LIZENTZIATURA, INGENIARITZA, DIPLOMATURA, INGENIARITZA TEKNIKOA EDO DOKTOREGOKO IKASKETAK AMAITU DITUT. NOLA ESKA DEZAKET TITULUA?
Aurreko erregulazio bateko ikasketa bada (Bolonia aurrekoa) eta jada indarrean ez badago, bi kasu bereizi behar dira.
- 1988 baino lehen amaitutako ikasketak: Hezkuntza arloan eskumena duen Ministerioak ematen du titulua. Interesdunak ikasketak amaitu zituen unibertsitatean izapidetzea eskatu behar du, baina ez dio tasarik ordaindu behar Unibertsitateari. Jarri harremanetan Idazkaritza Orokorrarekin aurrez aurre edo posta elektronikoz (titulos@deusto.es), indarrean dagoen nortasun-agiria eskaneatuta aurkeztuz, eta argi eta garbi adierazi “1988 baino lehen lortutako titulua”.
- 1988an edo geroago amaitutako ikasketak: Titulua ematea Unibertsitateari dagokio. Deustuko Unibertsitateko Idazkaritza Orokorrean eska dezakezu titulua, posta arruntez edo aurrez aurre. Horretarako, eskabide-orria bete, sinatu eta aurkeztu beharko duzu, inprimakiaren atzealdean adierazten den dokumentazioarekin batera.
Gogoratu, titulua eskatzeko ez duzula zure espedientean aurkezteke dagoen dokumentaziorik izan behar eta ordainketa guztiak egunean izan behar dituzula.
Garrantzitsua: zure datu pertsonaletako bat aldatu baduzu, zure datuak eguneratzeko eskatu beharko duzu, Unibertsitateko Idazkaritza Orokorrean identifikazio-agiriaren fotokopia konpultsatua bidaliz edo jatorrizko dokumentua eta fotokopia bat aurkeztuz erkatzeko.
NOLA ETA NOIZ JASOKO DUT TITULU OFIZIALA?
Zure eskaera izapidetu ondoren, eta Ministeriotik Tituludunen Erregistro Nazionalaren zenbakia jaso ondoren, tituluaren ordezko behin-behineko agiria ematen da.
Dokumentu horrek tituluak dituen datu guztiak dauzka eta ondorio berberak ditu titulua eman arte, gehienez ere urtebeteko epean; beraz, kontu handiz gorde behar da. Oro har, 15 egun inguruko epean bidaltzen da posta ziurtatu bidez.
Tituluaren ordezko behin-behineko agiria zuk zeuk edo baimena duen pertsona batek Unibertsitatean jaso nahi izanez gero , hala adierazi behar duzu tituluaren eskaera egiten duzunean, postaz bidali ez dadin
Titulua inprimatu eta horretarako ezarri den gehienezko epearen barruan egongo da eskuragarri. Zure titulua jasotzeko prest dagoenean, posta elektronikoz jasoko duzu horren berri @opendeusto.es helbidean eta eskaera egitean eman zenuen posta kontu pertsonalean. Posta elektronikoko helbidea aldatzen baduzu, gogoratu Idazkaritza Orokorrari jakinarazi behar diozula, datu basea eguneratu dezan eta titulua jasotzeko komunikazioa zuzen jaso dezazun.
Titulua doakionak jaso behar du. Doakiona Unibertsitatera joan ezin bada, legeak bi aukera jasotzen ditu:
- Baimendutako pertsonak Unibertsitatean jasotzea, notario-ahalorde baten bidez
- Beste probintzia bateko Hezkuntza ordezkaritzara bidaltzea edo beste herrialde bateko kontsulatuko bulegora bidaltzea, doakionak hala eskatuta (sinatutako idazkia).
Garrantzitsua: tituluak balioa izan dezan, jasotakoan, doakionak sinatuta egon behar du. Ez da oharrik, apunterik edo tituluari bestelako aipamenik egin behar, baliogabetuta geratuko bailitzateke.
TITULUAREN BIKOIZKIN BAT ESKA DEZAKET?
Tituluaren bikoizkina kasu hauetan baino ezin daiteke eskatu:
- galdu, suntsitu edo hondatu delako. Arrazoia agiria galdu izana bada, legediak eskatzen du iragarkia BOEn argitaratzea, bikoizkina tramitatzen hasi aurretik. Argitalpena Unibertsitateak kudeatzen du. Argitaratu eta hilabetera titulua agertu ez bada, Unibertsitateak tituluaren bikoizkina egiteko izapideei hasiera emango die.
- datu pertsonalak aldatu direlako.
- beste aipamen batzuk (graduan) edo espezialitate batzuk (masterrean) sartu behar direlako.
Lehenengo bi kasuetan, emandako titulua baliogabetu egin behar da (euskarri fisikoa).
Jaitsi inprimakia eta instrukzioak
Titulua 1988a baino lehen lortu bazen, hezkuntza-arloko Ministerio eskudunak emango du titulua. Interesdunak ikasketak amaitu zituen unibertsitatean izapidetzea eskatu behar du, baina ez dio tasarik ordaindu behar Unibertsitateari. Jarri Idazkaritza Orokorrarekin harremanetan aurrez aurre edo posta elektronikoz (titulos@deusto.es), indarrean dagoen nortasun-agiria eskaneatuta aurkeztuz, eta argi eta garbi adierazi “1988 baino lehen lortutako titulua”.
Edozein kasutan, titulu baten bikoizkina emateko eskaera Idazkaritza Orokorrean egin behar da; ezin da autozerbitzu bidez kudeatu.
Garrantzitsua: Titulu ofizialaren bikoizkinaren barruan ez da SETa sartzen.
Universidad Pontificia Comillaseko eta Deustuko Unibertsitateko edo Universidad Pontificia Comillaseko, Deustuko Unibertsitateko eta Universidad Ramon Llulleko Filosofia, Politika eta Ekonomiako (unibertsitate arteko baterako tituluak) gradudunek Universidad Pontificia Comillasen eskatu beharko dute tituluaren bikoizkina, hori baita unibertsitate koordinatzailea
TITULUAREN KOPIA KONPULTSATUA BEHAR DUT
Deustuko Unibertsitatea ez da unibertsitate publikoa eta langileen artean ez dago funtzionario publikorik. Hori dela eta, ez du kopia konpultsaturik ematen.
Kopia konpultsatu bat emateko hau egin dezakezu:
- Notaritza batera joan.
- Kopia sinple bat eta jatorrizkoa aurkeztea (erkatzeko) dokumentuaren hartzailea izango den eta egiaztatu behar duen erakundean.
TITULUAREN EUROPAR GEHIGARRIA (SET)
Zer da Tituluaren Europar Gehigarria?
Titulu ofizial jakin batzuetarako luzatzen den ziurtagiria.
Zure ikasketa-espedientearen xehetasunak ditu, baita titulazioko izaera orokorreko beste informazio batzuk ere (ikasketa esparruak, hezkuntza sistema nazionalean duen kokapena, goi mailako ikasketetarako sarbidea, etab.).
Gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez egoten da. Dagokion titulu ofiziala emateko eskaera egindakoan baino ezin da egin.
Nola eskatu dezaket SETa?
Deustuko Unibertsitatean 2005-2006 ikasturteko eta handik aurrerako lizentziatu, diplomadun eta ingeniari teknikoek, titulua eskatu ondoren (edo aldi berean) Tituluaren Europar Gehigarria (SETa) emateko eskatu ahal izango dute (jaitsi horretarako inprimakia).
Gradu, Master eta Doktoregoetarako, ofizioz emango zaie titulua eskatu dutenei, ahal denean.
Deustuko Unibertsitatea Graduko SETa, Masterra eta Doktoregoa egiteko behar diren lanak egiten ari da oraindik. Hala ere, ziurtagiri akademiko pertsonalak SETera joango den informazioa jasotzen du, nahiz eta egia izan ez dela ingelesez.
Egoitza Santuko Baccalaureatus in Theologia edo Licenciatus in Theologia titulu ofizialak lortzen dituztenen kasuan, titulua eskatuta, SETaren izapidetze lanak ere hasiko dira.
Nola eta noiz jasoko dut SETa?
SETa 45 eguneko epean egin ahal izaten da (hilabete eta erdian).
Posta arruntez bidaltzen da ziurtagiria adierazitako helbidera. Nahiago izanez gero, Unibertsitatera etor zaitezke jasotzera. Doakionak behar den bezala baimendutako pertsona batek ere jaso dezake, beste ziurtagiri batzuen kasuan bezala. Horretarako, eskaera egiterakoan adierazi behar duzu, postaz bidali ez dadin
SETaren bikoizkin bat eska dezaket?
SETa ziurtagiri bat da. Ez da bikoizkinik egiten, ale desberdinak daude, mugarik gabe; doakionak hala eskatuta eta ezarritako tasak ordainduta ematen da, lehenengoa eman ondoren.
Deustuko Unibertsitatea Graduko, Masterreko eta Doktoretzako SETa emateko beharrezko lanak egiten ari da.
Universidad Pontificia Comillaseko eta Deustuko Unibertsitateko edo Universidad Pontificia Comillaseko eta Universidad Ramon Llulleko Filosofia, Politika eta Ekonomiako (unibertsitate arteko baterako tituluak) gradudunek Universidad Pontificia Comillasen eskatu beharko dute SETaren ale gehiago luzatzeko, hori baita unibertsitate koordinatzailea.