Ikasketa Aurreratuen Ziurtagiri-Diplomaren eskaera

ZER DA IKASKETA AURRERATUEN ZIURTAGIRI-DIPLOMA?

Doktoretzako araudian ezarritako irakastaldia eta ikerraldia gainditutakoan (778/1998 E.D.) eta Ikertzeko Gaitasuna lortutakoan, Ikasketa Aurreratuen Ziurtagiri-Diploma eska daiteke.

IKASKETA AURRERATUEN ZIURTAGIRI-DIPLOMA ESKATZEA

Deustuko Unibertsitatea lanean ari da autozerbitzu-sistema bat abian jartzeko, ziurtagiriak eskatu eta tasak internet bidez ordaindu ahal izateko.

Abian jarri arte, zure ziurtagiri-diplomen izapidetzea eskatzeko, eskabide-orria bete, sinatu eta inprimaki horren atzealdean zehazten den dokumentazioarekin batera aurkeztu beharko duzu.

Jaitsi inprimakia eta instrukzioak

Posta arruntaren bidez edo Deustuko Unibertsitatean aurrez aurre eska dezakezu.

Zure datu pertsonaletako bat aldatu baduzu, zure datuak eguneratzeko eskatu beharko duzu, Unibertsitateko Idazkaritza Orokorrean, nortasun-agiriaren fotokopia konpultsatua bidaliz edo jatorrizko dokumentua eta fotokopia bat aurkeztuz erkatzeko.

Garrantzitsua: eskaera izapidetu ahal izateko, ez duzu zure espedientean aurkezteke dagoen dokumentaziorik izan behar, eta ordainketa guztiak egunean izan behar dituzu.

NOIZ ETA NOLA JASOKO DUT ZIURTAGIRI-DIPLOMA?

DEA sei hilabete inguruko epean egin ohi da.

Eskaera behar bezala aurkezten denetik 15 egunera, gutxi gora behera, posta arruntez jasoko duzu adierazitako helbidean, Ziurtagiri-Diploma eskatu izanaren frogagiria. Frogagiriak diploma eman arte balioko du.

Nolanahi ere, egiaztagiria prest dagoenean, mezu bat jasoko duzu posta elektronikoz @opendeusto.es helbidean eta eskaera egitean eman zenuen posta kontu pertsonalean. Helbide elektronikoa aldatzen baduzu, gogoratu Idazkaritza Orokorrean jakinarazi behar duzula, datu-basea eguneratu dezan eta zure titulua kentzeko jakinarazpena behar bezala jaso dezazun.

Ezin baduzu Unibertsitatera joan zure Ziurtagiri-Diploma jasotzera, hirugarren pertsona bati baimena eman diezaiokezu, kasurako idatzi baten bidez.

Jaitsi baimena emateko inprimakia

Unibertsitatera joaterik ez baduzu edo hirugarren pertsona bati horretarako baimenik eman ezin badiozu, posta arruntez bidaltzeko eska dezakezu. Eskabide-inprimakia jasoko duzu ziurtagiria jasotzeko komunikazioarekin batera. Inprimakia bete eta Idazkaritza Orokorrera bidali beharko duzu.

Jaitsi posta arruntez bidaltzea eskatzeko inprimakia

Garrantzitsua: ziurtagiri-diplomak balioa izan dezan, behin jasoz gero, interesdunak sinatuta egon behar du. Ez da oharrik, apunterik edo tituluari bestelako aipamenik egin behar, baliogabetuta geratuko bailitzateke.

Non?

Bilboko campusa - Idazkaritza Orokorra
Unibertsitate etorbidea 24
48007 – Bilbao
Tel.: 944 139 003 (Luz.: 2515)
titulos@deusto.es
Astelehenetik ostiralera: 09:00 - 13:00
Astearte eta ostegunetan: 9:00 - 13:00 eta 14:30 - 16:00
(Uztailean eta abuztuan 9:00etatik 13:00era)

Donostiako campusa - Idazkaritza Orokorra
Mundaiz, 50
20012 – Donostia
943 326 310
secretaria-general.ss@deusto.es
Astelehenetik ostiralera: 09:00 - 13:00
Astearte eta ostegunetan: 9:00 - 13:00 eta 14:30 - 16:00
(Uztailean eta abuztuan 9:00etatik 13:00era)