Espedientea beste unibertsitate batera lekualdatzeko eskaera

IKASKETAK ALDATU ETA BESTE UNIBERTSITATE BATEAN MATRIKULATU NAHI DUT. ZER EGIN BEHAR DUT?

Deustuko Unibertsitatean ikasketa ofizialak (gradua, masterra edo doktoregoa) hasi badituzu eta amaitu ez badituzu, eta ziklo bereko ikasketa ofizialak Espainiako beste unibertsitate batean matrikulatu nahi badituzu, UDn espedientea lekualdatzeko eskatu behar duzu.

Deustuko Unibertsitatean ikasketak utzi eta ziklo bereko beste ikasketa ofizial batzuk beste unibertsitate batean matrikulatu nahi dituenarentzat ezinbestekoa da Ziurtagiri Akademiko Ofiziala edo espedientea lekualdatzeko eskaeraren egiaztagiria aurkeztea.

Lekualdaketa horren bidez, uzten den ikasketaren ziurtapen-erantzukizuna beste unibertsitate bati eskualdatzen zaio, lortutako kredituak transferentzia moduan sartu behar baitira ikasketa berriko dokumentu ofizialetan.

Ziurtagiri akademiko ofiziala Deustuko Unibertsitatetik beste unibertsitate batera bidaltzen da.

Espedientea Espainiako beste unibertsitate batera lekualdatzeko, ezinbestekoa da beste unibertsitatean onarpen-gutuna lortu izana. Eskabide-orria bete, sinatu eta aurkeztu beharko duzu, dagozkion tasak ordaindu izanaren frogagiriarekin eta inprimaki horren atzealdean zehazten den dokumentazioarekin batera. Posta arruntaren bidez eska dezakezu edo aurrez aurre Deustuko Unibertsitateko Idazkaritza Orokorrean.

Jaitsi inprimakia eta argibideak

 

BESTE UNIBERTSITATE BATEAN IKASKETAK ALDI BEREAN EGIN NAHI DITUT. ZER EGIN BEHAR DUT?

Deustuko Unibertsitateko ikasketa ofizialetan (Gradua, Masterra edo Doktoregoa) matrikulatuta bazaude eta ziklo bereko ikasketak Espainiako beste unibertsitate batean aldi berean egin nahi badituzu, UDn espedientea lekualdatzeko eskatu behar duzu, ikasketak aldi berean egiteko dela zehaztuz.

Espedientea lekualdatzeko eskabidearen frogagiri hori aurkeztea ezinbestekoa da Deustuko Unibertsitatean ikasketa ofizialetan matrikulatuta jarraitzen duenarentzat eta ziklo bereko ikasketa ofizialak aldi berean beste unibertsitate batean matrikulatu nahi dituenarentzat.

Kasu horretan, ez da ziurtapen-erantzukizunik eskualdatzen, eta ez da transferentziarik egiten, DUn ikasketak hasi baitituzu baina ez baitituzu amaitu; izan ere, haiekin aurrera jarraitzen baituzu.

Ziurtagiri akademiko pertsonala egin eta bidaltzen da, Deustuko Unibertsitatetik beste unibertsitate batera ikasketak aldi berean egiteko.

Salbuespena da ziklo bereko bi unibertsitate-espediente ofizial aktibo daudela.

Espedientea Espainiako beste unibertsitate batera lekualdatzea eskatzeko, ezinbestekoa da Onarpen Gutuna lortzea, beste unibertsitatean ikasketak aldi berean egin ahal izateko. Eskabide-orria bete, sinatu eta aurkeztu beharko duzu, dagozkion tasak ordaindu izanaren frogagiriarekin eta eskatutako dokumentazioarekin batera (inprimaki horren atzealdean dago zehaztuta). Posta arruntaren bidez eska dezakezu edo aurrez aurre Deustuko Unibertsitateko Idazkaritza Orokorrean.

Non?

Bilboko Campusa
Unibertsitate Etorbidea 24
48007 Bilbo
944 139 061
secretaria.general@deusto.es
Astelehenetik ostiralera 9:00 - 13:00
Astearte eta ostegunetan: 14:30 - 16:00
(Uztailean eta abuztuan 9:00etatik 13:00etara)
 
Donostiako Campusa 
Mundaiz 50
20012 - Donostia
secretaria-general.ss@deusto.es
Astelehenetik ostiralera 9:00 - 13:00
Astearte eta ostegunetan: 14:30 - 16:00
(Uztailean eta abuztuan 9:00etatik 13:00etara)