Irakasgaien aitorpena

Oinarrizko prestakuntzako kredituak aitortzea, aurretik graduko ikasketa ofizialak egin badituzu

Indarrean dagoen legeriaren arabera, Oinarrizko Prestakuntzako kredituak nahitaez aitortu behar badira, Deustuko Unibertsitateak bertako ikasketetarako onarpen-gutuna lortu ondoren, aitorpenen aurretiazko txostena prestatuko du, hurrengo ikasturterako matrikularen baldintzak zehaztuta. Aitorpenak matrikula egin ondoren gauzatuko dira.

Irakasgaiak aitortzea

Matrikula egin ondoren, irakasgaiak aitortzea eskatu ahal izango duzu, egoera hauetakoren bat aintzat hartuta:

  • Lehenagoko maila bereko edo goragoko unibertsitate-ikasketa ofizialak egin badituzu (amaituta eduki edo ez).
  • Lehenagoko maila bereko unibertsitate-ikasketa ez ofizialak egin badituzu (amaituta eduki edo ez).
  • Unibertsitateaz kanpoko goi-mailako ikasketak egin badituzu (Goi Mailako Heziketa Zikloa) (Graduetan bakarrik).
  • Unibertsitatean beste jarduera batzuk egin badituzu (kultur, kirol, ikasleen ordezkaritza edo elkartasun eta lankidetza jarduerak) (Graduetan bakarrik).
  • Lan- edo lanbide-esperientzia baduzu.

Aitorpen-eskaera aurkezteko epea eta tokia

Aitorpen-eskaerak Idazkaritza Orokorrean aurkeztuko dira, ikasturte bakoitzerako ziklo bakoitzeko matrikula-argibideetan ezarritako epeen barruan.

  • Ikasle berriak: matrikula egitean.
  • Matrikula berritzen duten ikasleak: seihileko bakoitzaren hasieran. Kontsultatu data zehatzak ikasleen estranetean eskuragarri dauden matrikula berritzeko jarraibideetan eta administrazio-prozeduren egutegi-laburpenean.

Inprimaki eta dokumentazioa

Eskabide-orria aurkeztu behar duzu Idazkaritza Orokorrean, behar bezala beteta eta agiri hauek erantsita:

Lehenago egindako unibertsitate-ikasketak (ofizialak eta ez ofizialak) aintzat hartuta irakasgaiak aitortzeko:

  • Ikasketa-espediente pertsonala; fotokopia konpultsatua (edo fotokopia eta jatorrizkoa, alderatu ahal izateko).
  • Aitorpenaren jatorri izango den irakasgai bakoitzaren programa (gainditu zenuen ikasturtekoa), eskaini zuen Ikastegiak zigilatuta.

Unibertsitateaz kanpoko goi-mailako ikasketak (Goi Mailako Heziketa Zikloa) aintzat hartuta irakasgaiak aitortzeko:

  • Ikasketa-espediente pertsonala; fotokopia konpultsatua (edo fotokopia eta jatorrizkoa, alderatu ahal izateko).

Kultur, kirol, ikasleen ordezkaritza, elkartasun eta lankidetza jarduerengatik lortutako kredituak aintzat hartuta irakasgaiak aitortzeko (Graduko ikasketetan bakarrik):

  • Jarduera hauetan lortutako kredituen agiriak

Lan- edo lanbide-esperientzia aintzat hartuta irakasgaiak aitortzeko:

  • Curriculum vitaea
  • Lan-bizitza
  • Aintzat hartzekoak diren merezimendu guztien egiaztagiriak.

Graduan aitorpenak eskatzeko inprimakia 

Graduondoan aitorpenak eskatzeko inprimakia 

Non?

Bilboko Campusa
Unibertsitate Etorbidea 24
48007 Bilbo
944 139 061
secretaria.general@deusto.es
Astelehenetik ostiralera 9:00 - 13:00
 
 
Donostiako Campusa 
Mundaiz 50
20012 - Donostia
secretaria-general.ss@deusto.es
Astelehenetik ostiralera 9:00 - 13:00