Irakasteko Gaitasunaren Eliz Agiriaren (DECA) eskaera

NOLA ESKATU DEZAKET DECA TITULUA LEHEN HEZKUNTZARAKO EDO HAUR HEZKUNTZARAKO?

Irakasteko Gaitasunaren Eliz Agiria Espainiako Apezpikuen Batzarrak ematen du.

2022ko urtarrilaren 2tik aurrera, pertsona bakoitzak zuzenean egin beharko du izapidea, Espainiako Apezpikuen Batzarraren webgunean eskuragarri egongo den aplikazioaren bidez.

Gaiei dagozkien 24 ECTS kredituak gainditu dituela egiaztatzen duen ziurtagiria aurkeztu beharko duzu. Ziurtagiri hori aldez aurretik eskatu beharko duzu Deustuko Unibertsitateko Idazkaritza Orokorrean. Deustuko Unibertsitatea lanean ari da Idazkaritza Birtualaren bidez ziurtagiriak eskatzeko aukera emango duen autozerbitzu-sistema bat abian jartzeko. Ordura arte, posta arruntez edo aurrez aurre eska dezakezu ziurtagiria.

Inprimakiak jaistea

Irakasteko Gaitasunaren Eliz Agiriaren bikoizkin bat eskatu dezaket?

Bikoizkina eskatu daiteke, jatorrizkoa galdu, suntsitu edo hondatu baldin bada.

Hondatu bada, ordezkatzen den titulua baliogabetu egin behar da (euskarri fisikoa).

Bikoiztua egiteko, eskaera doakionak kudeatu behar du zuzenean Espainiako Apezpikuen Batzarrarekin, nahiz eta hasierakoa Deustuko Unibertsitatearen bidez izapidetu.

NOLA ESKATU DEZAKET DECA BIGARREN HEZKUNTZAN ERLIJIO KATOLIKOA IRAKASTEKO?

Bigarren Hezkuntzan Erlijioa Irakasteko Gaitasunaren Eliz Agiria eskatzeko izapidea doakionak egin behar du zuzenean Espainiako Apezpikuen Batzarrean

Gaiei dagozkien 24 ECTS kredituak gainditu dituela egiaztatzen duen ziurtagiria aurkeztu beharko duzu. Ziurtagiri hori aldez aurretik eskatu beharko duzu Deustuko Unibertsitateko Idazkaritza Orokorrean. Deustuko Unibertsitatea lanean ari da Idazkaritza Birtualaren bidez ziurtagiriak eskatzeko aukera emango duen autozerbitzu-sistema bat abian jartzeko. Ordura arte, posta arruntez edo aurrez aurre eska dezakezu ziurtagiria.

Inprimakiak jaistea

Non?

Bilboko campusa - Idazkaritza Orokorra
Unibertsitate etorbidea 24
48007 – Bilbao
Tel.: 944 139 003 (Ext. 2657)
certificados.bi@deusto.es
Astelehenetik ostiralera: 09:00 - 13:00
Astearte eta ostegunetan: 9:00 - 13:00 eta 14:30 - 16:00
(Uztailean eta abuztuan 9:00etatik 13:00era)

Donostiako campusa - Idazkaritza Orokorra
Mundaiz, 50
20012 – Donostia
943 326 310
secretaria-general.ss@deusto.es
Astelehenetik ostiralera: 09:00 - 13:00
Astearte eta ostegunetan: 9:00 - 13:00 eta 14:30 - 16:00
(Uztailean eta abuztuan 9:00etatik 13:00era)