Ikasle bisitarientzako sarbidea

Apliazio eremua eta erregimena

Ikasle Bisitaria aldi batez Deustuko Unibertsitateko edozein ikastegitako ikasketa planetako irakasgaiak jorratuz bere ikasketak zabaldu nahi dituen unibertsitateko ikasle atzerritar edo espainiarra da. Ikasle bisitaria izateko ezinbestekoa izango da unibertsitatean sartzeko baldintzak beteta izatea eta Espainiako edo atzerriko beste Unibertsitate batean matrikulatuta egotea edo egon izana.

Ikasle bisitarien erregimena honako araudiak arautuko du, ikaslearen jatorrizko Unibertsitatearen eta Deustuko Unibertsitatearen arteko hitzarmenik ez badago. Hitzarmenik egonez gero, bertan xedatutakoari emango zaio lehentasuna. Ikasle bisitariek matrikulatuta dauzkaten irakasgaien eskolara joateko eta azterketak eta probak egiteko eskubidea izango dute. Ezin izango dute azterketarik egin Unibertsitatean ikasturte osoan ez daudenek irakasgaia urte osokoa bada, edo seihileko osoan ez daudenek irakasgaia seihilekoa bada.

Onarpenerako prozesua

Ikasle bisitaria izateko eskaria Idazkaritza Orokorrean aurkeztu behar da, eta honek onarpen arrunterako ezarritako epearen barruan tramitatuko du. 

Onarpen eskaera

Ondorengo agiriak aurkeztu beharko dira:

Matrikula

Onartuak diren ikasleek ematen zaizkien instrukzioei jarraituz egingo dute matrikula. Gainera, Istripuetako aseguru-poliza eta aseguru medikoa egin izanaren frogagiria ekarri beharko dute, Eskola-aseguruaren gaineko legerian aurreikusten ez diren kasuetan.

Ezin izango dira 60 ECTS kreditu baino gehiago matrikulatu.

Balio akademikoa

Era honetara ikasketak eginda ezin da Deustuko Unibertsitateko titulurik eskuratu. Ikastaroaren amaieran, Aprobetxamenduko Ziurtagiria luzatuko da, egindako kreditu kopurua eta lortutako kalifikazioa agertuko direlarik, matrikulatutako irakasgaiari dagozkion azterketak edo probak eginez gero. Idazkaritza Orokorrak egindako irakasgaien eta lortutako kalifikazioen ziurtagiria bidaliko du jatorrizko Unibertsitatera, ikasleak hala eskatuta.

Non?

Bilboko Campusa
Unibertsitate Etorbidea 24
48007 Bilbo
944 139 061
secretaria.general@deusto.es
Astelehenetik ostiralera 9:00 - 13:00
Astearte eta ostegunetan: 14:30 - 16:00
(Uztailean eta abuztuan 9:00etatik 13:00etara)
 
Donostiako Campusa 
Mundaiz 50
20012 - Donostia
secretaria-general.ss@deusto.es
Astelehenetik ostiralera 9:00 - 13:00
Astearte eta ostegunetan: 14:30 - 16:00
(Uztailean eta abuztuan 9:00etatik 13:00etara)