ZER DA IKASKETA AURRERATUEN DIPLOMA?
Doktoretzako araudian ezarritako irakastaldia eta ikerraldia gainditutakoan (778/1998 E.D.) eta Ikertzeko Gaitasuna lortutakoan, Ikasketa Aurreratuen Ziurtagiri-Diploma eska daiteke.
Ikasketa Aurreratuen Ziurtagiri-Diploma eskatzea
Deustuko Unibertsitatea lanean ari da autozerbitzuko sistema martxan jartzeko, hartara ziurtagirien eskaerak eta tasen ordainketa Internet bidez egin ahal izateko.
Martxan jarri arte, posta arruntez edo aurrez aurre eska dezakezu ziurtagiria Deustuko Unibertsitatean.
Eskatzen den dokumentazioa
Jaitsi inprimakia eta instrukzioak
Handik 15 egunera, gutxi gorabehera, posta arruntez jasoko duzu, adierazitako helbidean, titulua eskatu izanaren frogagiria.
NOIZ ETA ZELAN JASOKO DUT ZIURTAGIRI-DIPLOMA?
Ikasketa Aurreratuen Diploma egiteko, sei hilabete inguru behar izaten dira.
Eskaera zuzen aurkeztu eta 15 egunera, gutxi gorabehera, Ziurtagiri-Diploma eskatu izanaren frogagiria jasoko duzu etxean postaz. Frogagiriak diploma eman arte balioko du.
Nolanahi ere, egiaztagiria prest dagoenean, mezu bat jasoko duzu posta elektronikoz @opendeusto.es helbidean eta eskaera egitean eman zenuen posta kontu pertsonalean. Posta elektronikoko helbidea aldatzen baduzu, gogoratu Idazkaritza Orokorrari jakinarazi behar diozula, datu basea eguneratu dezan eta titulua jasotzeko komunikazioa zuzen jaso dezazun.
Doakionak Unibertsitatera joan ezin badu Ziurtagiri-Diploma jasotzera, hirugarren bati eman diezaioke baimena idatziz (ez da notario-ahalordea izan behar).
Jaitsi baimena emateko inprimakia
Unibertsitatera joan ezin baduzu eta hirugarren bati baimenik eman ezin badiozu, posta arruntez bidaltzea eska dezakezu. Eskaera egiteko inprimakia Ziurtagiria jasotzeko komunikazioarekin batera hartuko duzu. Bete eta Idazkaritza Orokorrera bidali beharko duzu.
Jaitsi posta arruntez bidaltzea eskatzeko inprimakia
GARRANTZITSUA: Tituluak balioa izateko, jasotakoan, doakionak sinatu egin behar du. Ezin zaizkio oharrak, apunteak edo beste erantsi batzuk egin tituluari, balioa galduko bailuke.