MECES mailekiko korrespondentzia-ziurtagiria

ZER DA MECES KORRESPONDENTZIA MAILA?

Prozedura honen helburua Boloniako aurreko unibertsitate-titulu ofizialen katalogo zaharreko titulu bakoitzari (arkitektoa, ingeniaria, lizentziaduna, arkitekto teknikoa, ingeniari teknikoa edo diplomatua) Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruan (MECES.) baliokidetza-maila ematea da.

Azaroaren 21eko 967/2014 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera arautzen da.
 

ZER DA KORRESPONDENTZIA-ZIURTAGIRIA?

Tituluen eta Kualifikazioak Aitortzeko Zuzendariordetza Nagusiak ematen duen dokumentu bat da, tituludunaren identifikazio-datuak jasotzen dituena, eta Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruan (MECES) eta Kualifikazioen Europako Esparruan (ingelesezko siglak: EQF) legokiokeen Bolonia aurreko tituluaren maila akademikoaren berri ematen duena.

Ziurtagiria modu elektronikoan eskatu eta ematen da, soil-soilik Hezkuntza arloan eskumena duen Ministerioaren Egoitza Elektronikoaren bidez, eta ezinbestekoa da eskatuko den tituluaren korrespondentzia BOEn argitaratuta egotea. Ziurtagiria Unibertsitateko Tituludun Ofizialen Erregistro Nazionaleko atal berezi batean inskribatuta geratuko da.

Zure titulazioaren ziurtagiri orokorra ere eskura dezakezu. "Aurre-Bolonia" unibertsitate-tituluen katalogoa arloka atalean, tituluen katalogo osoa (aurre-Boloniakoa) kontsulta dezakezu, BOEn argitaratutako ebazpen ofizialaren esteka batekin, titulu bakoitzak MECES (Gradua edo Masterra) mailarekin duen korrespondentziarekin.

ZERBAIT ALDATZEN AL DU NIRE TITULUAN?

MECES mailetako korrespondentzia-ziurtagiriek ez dute ematen beste titulurik, eta ez dute inolako aldaketarik eragiten edukitako tituluak gaitzen dituen lanbide-konpetentzietan.

EZ DUT AURKITZEN NIRE TITULUA BOLOGNA AURREKO UNIBERTSITATE TITULUEN KATALOGOAN, MECES MAILAKO KORRESPONDENTZIAREKIN. ZER EGIN BEHAR DUT?

Baliteke zure titulazioa ez egotea Bologna aurreko unibertsitate-tituluen katalogoan, Hezkuntza Ministerioaren webgunean argitaratutako MECES mailako korrespondentziarekin, lehenagoko titulazio bat delako, «berritu gabeko titulazioa» deritzona.

Tituluak Unibertsitate Titulu Ofizialen Katalogokoekin homologatzeari buruzko irailaren 30eko 1954/1994 Errege Dekretuak modu eraginkorrean sortu zuen tresna hori, irakaskuntza berrituak eta berritu gabeko irakaskuntzak bereiziz. Lehenengoak katalogoan zerrendatutako unibertsitate-tituluei buruzkoak dira, Gobernuak titulu bakoitzerako onartutako jarraibide orokorren arabera egindako ikasketa-planak gainditu ondoren lortutakoak; bigarrenak, berritu gabeak, aipatutako errege-dekretuak ezarri aurreko ikasketa-planen arabera lortutakoak dira, garai hartan indarrean zegoen unibertsitate-erreformari buruzko abuztuaren 25eko 11/1983 Legearen hogeita zortzigarren artikuluko 1. paragrafoarekin bat etorriz. Berritu gabeko irakaskuntza-titulu horiek Katalogoko tituluekin homologatzen ziren, eskubide akademiko eta profesional berberekin (ikus irailaren 30eko 1954/1994 Errege Dekretuaren eranskina).

Beraz, ulertu behar da, "berritu gabeko ikasketetako" tituluen eta "ikasketa berrituak" izenekoen arteko homologazioa aplikatuz, de facto ezarrita geratzen dela GHEEko tituluak (berrituak) ezarri aurreko MECES mailarekin bat etortzea.

Informazio gehiago: Hezkuntza arloko Ministerioa

Non?

Bilboko Campusa
Unibertsitate Etorbidea 24
48007 Bilbo
944 139 061
secretaria.general@deusto.es
Astelehenetik ostiralera 9:00 - 13:00
Astearte eta ostegunetan: 14:30 - 16:00
 
Donostiako Campusa 
Mundaiz 50
20012 - Donostia
secretaria-general.ss@deusto.es
Astelehenetik ostiralera 9:00 - 13:00
Astearte eta ostegunetan: 14:30 - 16:00