Atzerriko tituluen baliokidetza-adierazpena unibertsitateko gradu edo masterreko maila akademikoetara

Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioko Tituluen eta Kualifikazioak Aitortzeko Zuzendariordetza Nagusiari dagokio goi-mailako hezkuntzako atzerriko tituluen baliokidetza-adierazpenaren eskaerak izapidetzea gradu edo unibertsitate-master ofizialen maila akademikoan, jakintza-adarretan eta arlo espezifikoetan.

Baliokidetzak atzerriko tituluari, lurralde nazional osoan, baliokidetza aitortu zaion prestakuntza-arlo eta -eremu espezifikoko tituluen ondorio berberak ematen dizkio, homologazio bidez lor daitezkeen tituluei dagozkien ondorio profesionalak alde batera utzita.

Informazio gehiago: Hezkuntza arloko Ministerioa

Non?

Bilboko Campusa
Unibertsitate Etorbidea 24
48007 Bilbo
944 139 061
secretaria.general@deusto.es
Astelehenetik ostiralera 9:00 - 13:00
 
 
Donostiako Campusa 
Mundaiz 50
20012 - Donostia
secretaria-general.ss@deusto.es
Astelehenetik ostiralera 9:00 - 13:00