Atzerriko tituluak doktoregoko maila akademikoarekin baliokidetzea

Atzerriko tituluak doktoregoko maila akademikoarekin baliokidetzea

Unibertsitateei dagokie goi mailako hezkuntzako atzerriko tituluak doktoregoko maila akademikoaren baliokide direla adieraztea.

Baliokidetze hori adierazteko, baliokidetza ematen duen Unibertsitateak baliokidetza ziurtagiria egingo du. Ziurtagiri horretan zehaztuko da interesatuak atzerriko zein titulu duen eta zein Unibertsitatetakoa den.

Baliokidetze hori unibertsitate batean baino gehiagotan eskatu ahal izango da, aldi berean. Dagoeneko baliokidetu den atzerriko titulua ezin izango da berriro baliokidetze izapideetara eraman beste unibertsitate batera. Baina, baliokidetzea ukatzen bada, interesatuak espediente berri bat hasi ahal izango du, Espainiako beste unibertsitate batean.

Doktoregoko maila akademikoaren baliokidetzak ez du esan nahi, inolaz ere, interesatuak duen/dituen atzerriko beste titulu bat/batzuk homologatzen, baliokidetzen edo aitortzen zaizkionik, eta Espainian doktoregoko mailaz bestelako maila akademikorik aitortzen zaionik.

Atzerriko titulua doktoregoko maila akademikoarekin baliokidetzea eta Deustuko Unibertsitateko Doktore titulua eskatzeko, inprimakia bete beharko da (inprimakia jaitsi) eta Idazkaritza Orokorrera eraman, behar den dokumentazioarekin batera (dokumentazio hori inprimakian dago zehaztuta).


 

Non?

Bilboko Campusa
Unibertsitate Etorbidea 24
48007 Bilbo
944 139 061
secretaria.general@deusto.es
Astelehenetik ostiralera 9:00 - 13:00
Asteartetan eta ostegunetan: 9:00 13:00 eta 14:30- 16:00
 
Donostiako Campusa 
Mundaiz 50
20012 - Donostia
secretaria-general.ss@deusto.es
Astelehenetik ostiralera 9:00 - 13:00
Asteartetan eta ostegunetan: 9:00 13:00 eta 14:30- 16:00