Norentzat
40 urte beteta izan eta Unibertsitatera sartzeko berariazko baldintzak betetzen dituzten eta laneko edo lanbideko esperientzia jakin bat egiaztatzen dutenentzat, azaroaren 14ko 1892/2008 EDaren arabera.
Izen-ematea
Lanbideko esperientzia ziurtatua duten 40 urtetik gorako pertsonek Unibertsitatean sartzeko azterketa egiteko, instantzia bat ekarri beharko dute, eskatzen zaizkien agiriekin batera, Idazkaritza Orokorrera, ezarritako epearen barruan.
Aurkezteko epea: 2022ko apirilaren 29ra arte.
Jendea hartzeko orduak:
astelehenetik ostiralera: 09:00-13:00
astearte eta ostegunetan: 09:00-13:00 eta 14:30-16:00
Aurkeztu beharreko agiriak
Eskaerak izapidetzeko, agiri hauek izan beharko dituzte erantsita:
- Nortasun agiriaren fotokopia konpultsatua (edo fotokopia eta jatorrizkoa, erkatzeko). (NANa nazionalitate espainiarra duten herritarrentzat; pasaportea, identitateko zedula edo ANZ atzerriko herritarrentzat).
- Laneko edo lanbideko esperientziaren ziurtagiria, horren bidez eskatzen baita aipatutako unibertsitateko ikasketetarako sarbidea.