Informazio akademikoaBalioei buruzko Giza Prestakuntzako modulua

Balioei buruzko Giza Hezkuntzako modulua

Zer da Balioei buruzko Giza Hezkuntzako modulua?

Deustuko Unibertsitateak eskaintzen dituen zeharkako irakasgaiak dira, eta ikasle guztiek ikasi behar dituzue zeuen titulazioetan.

Irakasgaietako bat 2. mailan egiten da (6 ECTS) eta bestea 4. mailan (6 ECTS).

Aukerak eta hautaketa prozesua gune honetan bertan aurkituko dituzue.

Zergatik ematen da modulu hau?

Unibertsitatearen jesuiten identitatearekin bat datorrelako, izan ere, Ledesma-Kolvenbach paradigmari jarraituz, pertsona bere dimentsio guztietan garatzeko joera eskatzen du:

  • Utilitas. Bikaintasun profesionala giza familiaren zerbitzura.
  • Humanitas. Pertsona kontzienteak, gaituak, errukiorrak eta konprometituak prestatzea.
  • Iustitia. Munduari begirada akademikoa ematea, pobretutako pertsonen, bidegabekeria jasaten dutenen ikuspegitik.
  • Fides. Fede horrek, munduarekin etengabe irekita eta elkarrizketan, gizatasunean hazten laguntzen du.

Izan ere, Bolognako Goi Mailako Hezkuntzaren Europako Esparrura egokituta, honako hauen alde egiten du:

  • Hainbat gaitasun mota eskuratzea.
  • Giza Eskubideen errespetura eta sustapenera, bakearen eta demokraziaren kulturaren berezko balioetara eta berdintasun eta elkartasun printzipioetara bideratutako irakaskuntzak barne hartzen dituzten ikasketa-planak.

2. Mailako ikasleentzako irakasgaiak

TUTORIALA

nullIcono para el play del video

TUTORIALA

Bideo honetan ikusiko duzu urratsez urrats Deustuko Unibertsitateko 1. mailako ikasleek zer egin behar duten Idazkaritza Birtualean Balioei buruzko giza prestakuntzako 2. mailako irakasgaiak aurretiaz aukeratzeko.

JARRAIBIDEAK 2. MAILAKO IRAKASGAIA ESKATZEKO

Plaza eskaera 2025-2026

Irakasgaien eskaintzan, aukeratu ikasgaiaren eta hizkuntzaren bost konbinazio, zure lehentasunaren arabera ordenatuta.

Idazkaritza birtualaren bidez (ikusi bideoa).

IDAZKARITZA BIRTUALA

Informazioa zure Idazkaritza Birtualean argitaratuko da: behin-behineko esleipena, apirilaren 28ean; behin betiko esleipena, maiatzaren 14an.

Esleitutako irakasgaian aurretiaz izena emanda zaudela agertuko zaizu matrikula egitera zoazenean. Matrikula egiteko aukeratu beharko duzu.

Martxoaren 3tik 12ra.

a) Idazkaritza Birtualean sortutako gordekina baduzu, eskaera prozesua behar bezala bete da;

b) egiaztatu beharko duzu erregistratutako eskaera bat datorrela nahi duzunarekin;

c) hautaketa prozesua behar adina aldiz errepika dezakezu; erregistratutako azken eskaera bakarrik hartuko da kontuan.

 

Erreklamazioak aurkezteko epearen barruan (Apirilaren 28tik maiatzaren 5era). Ez da epez kanpoko erreklamaziorik onartuko.

Pertsonen garapenean sinesten dugu

4. mailako irakasgaia

null

4. mailako irakasgaia

Zuen titulazioko 4. ikasturteko bigarren seihilekoan, Etika zibikoa eta profesionala irakasgaia egin beharko duzue. Etika Aplikatuko Zentroak 25 urte baino gehiago daramatza Deustuko Unibertsitateko gradu guztietan.

Etika Filosofiaren adarra da. Deustuko Unibertsitateko Etikako ikertzaile eta irakasleek erakusten dute bideo hauetan Etika gaur egungo gure bizitza pertsonal eta profesionalaren funtsezko atala dela.

null

KONTAKTUA

Zalantzak argitu nahi badituzu, helbide hauetara idatzi:

mfhv@deusto.es (Bilboko campusa)

mfhv.ss@deusto.es (Donostiako campusa)