Prentsa aretoa Unibertsitateko jarduera eta albiste guztien zabalkundea egiteaz arduratzen den unitatea da. Barne eta kanpo komunikazioko ekimenak burutzen ditu horretarako. Kazetaritza arloko interesa izan dezaketen ekimenen berri ematen die komunikabideei, eta elkarrizketak kudeatzeaz ere arduratzen da, adituekin harremanetan jarriz edo informazio lana hobetzen lagundu dezaketen baliabideak erraztuz.
Prentsa bulegoren lana da Urtekaria, ikasturte bakoitzeko daturik esanguratsuenak jasotzen dituen argitalpena, eta “Deusto” aldizkaria, seihilean behin Unibertsitateko bizitzari buruzko albisteak, erreportajeak eta informazio orokorra biltzen dituen agerkaria argitaratzea.